MONITORIZAZIOA

PUNTUEUSen zeregin garrantzitsuenetako bat .EUS komunitate osoaren segurtasun digitala zaintzea da, webgune guztiak egunero monitorizatuz. Jarduera maltzurrak eta zibererasoak detektatzen ditugu, arriskuak eta mehatxuak saihesteko. Aldi berean, ICANNen DNSaren abusuaren aurka borrokatzeko politika betetzen dela bermatzen dugu.

DOMEINUEN ETENGABEKO ZAINTZA

DNSaren abusua etengabe monitorizatzeko zerbitzuak eta prozesuak integratzen ditugu, azken belaunaldiko tresnak erabiliz. Webguneen erabilera desegokia goiz atzematea eta arriskuen eta mehatxuen prebentzioa funtsezkoak dira erantzun eraginkorra emateko. Konprometitutako webgune bat detektatzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara.

GARDENTASUNA

Zibergaizkileei aurre hartzeko adierazle nagusiak behatu, ikertu eta aztertzen ditugu. Gardentasunarekin dugun konpromisoaren islada dira zibersegurtasunaren inguruan argitaratzen ditugun datu zehatzak. Horrela, jendarteari segurtasunaren egoerari buruzko informazio baliotsua ematen diogu.

KONPROMISOA

Pornografian haurren abusua eta emakumeen aurkako tratu txarrak saihesteari lehentasuna emateko konpromisoa hartu dugu. Ingurune digitalean, pertsonen ongizatea, eta biztanleria zaurgarriena berariaz, edozein esplotazio edo min motatik babesteko lan egitea dugu helburu.