PREBENTZIOA

 

DNS Abusuaren prebentzio proaktibora bideratzen dugu gure estrategia. Gure lanarekin euskal gizartea iruzurra jasatetik babesten dugu eta .EUS webguneak, gainera, mehatxuetatik babesten ditugu. Gure araudia domeinuak babestera bideratuta dago, NIS2 zuzentaraua aplikatuz. Zibersegurtasunaren ulermena sustatzen dugu, funtsezko tresnak eskaintzen ditugu eta babes-zerbitzuen alde egiten dugu.

HEZKUNTZA

Zibersegurtasunean heztea sustatzen dugu, ikasleei eta profesionalei prestakuntza eskainiz. Gure ekimenen artean ikasleentzako programak eta proiektuak daude, eta lanbide-trebakuntza bideratzen dugu tresna eta tailer espezializatuen bidez.

TRESNAK ETA ZERBITZUAK

.EUS domeinuaren erabiltzaileen webguneen segurtasuna indartzen jarraitu nahi dugu, prebentziorako soluzio eta tresna aurreratuak garatuz eta eskainiz.

MARKEN BABESA

Edozein markarentzat funtsezkoa da online identitatea gordetzea eta hirugarrenen usurpazioa saihestea. Horregatik, PUNTUEUSen zure marka zaintzen dugu, marka ez dadin urratu. Horretarako, modu proaktiboan lan egiten dugu, markentzat babes-zerbitzuak ezarriz.