Puntueus ekosistema

Behatokia

Kuantitatiboki eta kualitatiboki neurtzen ditugu euskararen presentzia Interneten eta Interneten presentzia Euskal Herrian.

_Gandik.eus

GANDIK Gazteen eskutik, tokiko merkataritza sareratzeko proiektua da. Lankidetzan oinarritutako proiektu berritzailea da, tokiko merkatariek interneten presentzia izatea eta haien digitalizazioa bultzatzea helburu nagusitzat duena.

Kaixo Mundua

Webguneak sortzen ikasiz, hezkuntza-proiektu honekin gaitasun digitalak sustatzen ditugu eskola-komunitatean.

Labur.eus

URL luzeak esteka labur eta erraz bihurtzen eta pertsonalizatzen lagunduko dizun tresna.

Gladys Saria

Gladys sariaren helburua da ingurune digitalean lan egiten duten euskal gazteak saritzea, gazteentzako erreferenteak sortzea eta haien lana zabaltzea da.

Ni.eus

Zure pribatutasuna errespetatzen duen doako posta elektronikoko zerbitzua euskaraz.

Mastodon

Euskal komunitatearen gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, egitura deszentralizatuan eta software librean oinarritzen dena

Whois.eus

Tresna honekin edozein domeinu-izenen erregistroan erabilitako informazioa eta bere eskuragarritasuna ikusi ahalko dituzu.

BAAI.EUS

BAAI.eus-ek zuk irudikatutako webgunea sortuko du. Zuk zeuk sortu dezakezu webgune profesional bat euskal AA erabiliz, txantiloiekin edo hutsetik. Baita online dendak eta askoz gehiago ere.

TORI.EUS

Tori.eus fitxategi handiak internet bidez doan bidaltzeko euskarazko zerbitzua da. Fitxategia kargatu ondoren, esteka zuzen bat sortzen du partekatzeko, edo posta elektronikoz bidaltzen dio jakinarazpena hartzaileari.