Abisu legala
1. Identifikazio-datuak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da www.puntu.eus webgunea PuntuEus Fundazioaren titulartasunpekoa dela. PuntuEus Fundazioa-k, Elgoibarren du egoitza, Altzolatarren Dorretxean (Kalebarren Plaza 3, 1). Berari dagokion IFK hauxe da: G75060178. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: info@puntu.eus
2. Xedea
PuntuEus Fundazioak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.
3. Jabetza intelektuala
PuntuEus Fundazioa da webgune honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.
4. Creative Commons izeneko baimena
Titulartasun horren ondorioz, PuntuEus Fundazioak erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortzea – Partekatu Berdin .3.0 Espainia.. Baimenak bere barruan hartzen ditu aurreko puntuan aipatu eduki ezberdin guztiak.
5. Bermerik ez izatea eta erantzukizunetatik aske geratzea
Erabiltzaileak webgunetik edozein eduki deskargatzen duenean, bere erantzukizunpean dihardu eta askatasunez hori onartzen du. Hortaz, erabiltzaileak beren-beregi askatzen du PuntuEus Fundazioa erantzukizun guztietatik, kalte-galerak gertatzen direnerako, kalte-galera horiek edozein motatakoak izanik ere.
6. Datu babesa
PuntuEUS Fundazioak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016/679 betetzen du. Beharrezkoa denean bakarrik biltzen ditugu zure datuak, behar direnak soilik, eta egiten dugun orotan haiei egindako trataeraren berri emango dizugu, baita zure eskubideez ere.
Gure pribatutasun politika kontsulta dezakezu esteka honetan
7. Cookie-en politika
Martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak xedatzen du zenbaterainoko xehetasunak eman behar dira cookie-ei buruz; horri jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein den PuntuEus Fundazioaren webguneko cookie-en politika. Cookie bat web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bide ematen diote web-orriari. Cookie-ek zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den, erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.
Web-orri honetan erabiltzen diren cookie-ak
Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. PuntuEus Fundazioak erabiltzen dituen hirugarrenen cookie-ak Google Analytics-en analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta portaera-publizitatearekin lotutakoak dira.
Analisi cookie-ek erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute eta, horrenbestez, web-zerbitzua erabiltzen dutenen estatistika neurketak eta analisiak egitea. PuntuEus Fundazioaren web-orriaren nabigazioa aztertzen da, zerbitzuen eskaintza hobetzearren.
Cookiea | Funtzioa | Iraungitzea |
---|---|---|
_ga | Google Analytics | 2 urte |
_gid | Google Analytics | Egun 1 |
Publizitate cookie-ak PuntuEUS Fundazioak erabiltzen dituen eta erabiltzaileek bisitatzen dituzten publizitate espazioak kudeatzen dituzten enpresek erabiltzen dituzte. Cookie hauek gure online kanpainen eraginkortasuna neurtzea ahalbidetzen dute, baita zuretzeko adierazgarriagoak diren iragarki eta informazioa eskaintzea ere.
- Google DoubleClick Ad Exchange
- Facebook connect
- Google Tag Manager
Cookie propioak PuntuEus Fundazioak berak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik -hau da, erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua ematen duen ekipotik- erabiltzailearen ekipora bidaltzen dira. Cookie horiek Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira, beraz, ez da beharrezko horiei buruz informatzea edo erabiltzeko baimena eskatzea:
Cookiea | Funtzioa | Iraungitzea |
---|---|---|
PHPSESSID | PHP saioa gordetzen du | Saioa amaitzean |
_icl_current_language | Erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza gordetzen du | Egun 1 |
viewed_cookie_policy | Erabiltzaileak cookien mezua ezkutatzea aukeratu duen kontrolatzen du | Urte 1 |
wpml_referer_url | Eskatu den azken URL helbidea gordetzen du | Urte 1 |
__zlcmid | Gailuaren identifikadorea gordetzen du, txata erabili ahal izateko | Urte 1 |
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzeko informazioa
Baduzu zeure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzerik, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.
- Internet Explorer-eko cookie-ei buruzko informazioa.
- Google Chrome-ko cookie-ei buruzko informazioa.
- Mozilla Firefox-eko cookie-ei buruzko informazioa.
- Safari-ko cookie-ei buruzko informazioa.
Erabiltzaileak webgune honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.
8. Edukiak eta erabilera-baldintzak
Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean sartu den unearen arabera, une horretan indarrean dauden erabilera baldintzak bete beharko ditu; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.
9. Jurisdikzio-eskumena
Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, PuntuEus Fundazioak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.
10. ICANNek ezarritako zerbitzuaren informazioa
Domeinu-abusuetarako harremanetarako puntua:
complaints@puntu.eus
Telefonoa: +34 943 08 50 51