Zurekin egongo gara beti

01

PREBENTZIOA

DNS Abusuaren prebentzio proaktibora bideratzen dugu gure estrategia. Gure lanarekin euskal gizartea iruzurra jasatetik babesten dugu eta .EUS webguneak, gainera, mehatxuetatik babesten ditugu. Gure araudia domeinuak babestera bideratuta dago, NIS2 zuzentaraua aplikatuz.

02

MONITORIZAZIOA

PUNTUEUSen zeregin garrantzitsuenetako bat .EUS komunitate osoaren segurtasun digitala zaintzea da, webgune guztiak egunero monitorizatuz. Jarduera maltzurrak eta zibererasoak detektatzen ditugu, arriskuak eta mehatxuak saihesteko.

03

ZUZENTZEA

Detektatutako abusu kasuen aurrean azkar erantzuteak arriskuak murriztea ahalbidetzen digu. Baita, erasoa gertatu aurretik aurreikusteko gai izatea ere.

Zure segurtasuna bermatzeko tresnak

ABUSE MONITORING

Zibersegurtasuneko tresnak erabiliz, .EUS domeinu-basea egunero aztertzen dugu, webguneetako zibereraso edo jarduera maltzurrak (phishing, malware, spam, etab.) identifikatu eta konpontzeko.

BLOCK.EUS

.EUS domeinu-izen baten antzeko aldaera faltsu posibleak identifikatu eta zerbitzarietan blokeatzen ditu, phishing-erasoak saihestuz eta marka-iruzurrei aurre eginez.

DNSSEC eta SSL DOAN

.EUS komunitateko webgune guztiek DNSSEC eta SSL segurtasun zerbitzuak doan dituzte.

WEBTEST.EUS

Webguneen autoebaluaziorako tresna erabilerraza da eta webgunearen segurtasun maila ebaluatzeko diseinatuta dago.

  • Segurtasun
    digitala
  • Segurtasun
    digitala
  • Segurtasun
    digitala
  • Segurtasun
    digitala
  • Segurtasun
    digitala

PUNTU KRITIKOETAN LAGUNDUKO DIZUGU

Laguntza teknikoa eskura: hurbiltasuna eta laguntza domeinuarekin edozein zalantza argitzeko. Ate guztiak irekita dituzu horretarako: telefonoz, postaz, txat bidez edo, zuzenean, bilera bat eginez.

BERRIKUNTZA ETA SEGURTASUNA BATZEN DITUEN PUNTUA

Interneten egon behar duzula uste dugu, baina ez edonola. Teknologia proaktiboa dugu ardatz, mundu digitalari ekarpen propioak egiten dizkiogu. Zure segurtasun digitala bermatzea da gure zeregin nagusia. Gure ezagutza zure eskura jartzen dugu, kalitatezko zerbitzuak eta konponbideak eskainiz, modu argi eta zuzenean. Gardenak gara gure ekintzetan eta; zure alboan gaude behar duzun guztiarentzat. Gurekin, gauzak ondo aterako direnaren konfiantza izango duzu.

ZURE LASAITASUNA, GURE KONPROMISOA

Zure segurtasun digitala bermatzea PUNTUEUSen zeregin nagusia. Horretarako, etengabe monitorizatzen ditugu .EUS webgune guztiak. Horri esker, webguneen erabilera txarrak identifikatueta zuzendu daitezke, baita arriskuei eta mehatxuei aurre hartu ere. Hiru tresna nagusi erabiltzen ditugu DNS-abusua egunero monitorizatzeko, gure komunitateari zibersegurtasun-arazoak konpontzen laguntzeko eta ICANN Registry Agreement Specification 11.3B betetze-txostenen erregistroa sortzeko: IQ ABUSE MANAGER, BITSIGHT SECURITY RATINGS eta DOMAIN TRUST

ALIANTZA ESTRATEGIKOAK

Hitzarmenak ditugu Eusko Jaurlaritzako zibersegurtasuneko erakunde ofizialekin: BCSC eta IZENPE. BCSCk, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroak eta PUNTUEUSek akordio dute .EUS domeinu-izenak babesteko estrategiak elkarrekin garatzeko. .EUS domeinuek doan eska diezaiokete SSL ziurtagiri bat Izenperi, Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri digital ofiziala eta CA/Browser-en munduko ziurtagiri publikoko agintaritza bakarra.

ZURE SEGURTASUN DIGITALA BERMATZEN DUGU

Zibersegurtasuneko aliantza estrategikoak

Global Cyber Alliance
Cybasque
AE Izenpe
Basque CyberSecurity Centre
Nonprofit Cyber
NetBeacon Institute
Internet Watch Foundation