EBALUATU ZURE WEBGUNEAREN SEGURTASUNA

Zure webgunearen segurtasuna funtsezkoa da zuretzat eta erabiltzaileentzat. Zure webgunea arriskuan jar dezakten faktoreak asko dira, eta garrantzitsua da zuk ezagutzea, zure sareko espazioa babestu ahal izateko. Horregatik, tresna hau eskaintzen dizugu zure webgunearen egoera ebaluatu ahal izateko.

NOLA ERABILI?

  • ● Idatzi zure domeinua

  • ● Jaso zure webgunearen egoerari buruzko txosten xehatua

  • ● Arazoak konpondu eta webgunea berriro aztertu

Informazioa

KALIFIKAZIO-METODOLOGIA

Kalifikazio-metodologiak ebaluazio desberdinak eskaintzen ditu SSLrako eta web-segurtasunerako. Gehienez ere 100 puntu lortu ahal izango dira, eta hautemandako hobekuntzetan oinarritutako puntuak emango dira. Horrela, bi arloetan errendimendua zehatz neurtu ahal izango da.

TRESNA

Web bidezko autoebaluazio-tresna erabilerraza da, eta zure web gunearen segurtasun-maila ebaluatzeko diseinatuta dago. Helburua da autodiagnostikoa erraztea, erasoen arriskua arintzeko eta datuen tratamenduari eragiten dioten arauzko baldintzak betetzeko.

  • soloak.eus
  • salgai.eus
  • fischer.eus
  • uhaina.eus
  • ahorratelo.eus
  • biodanza.eus
  • interkirolari.eus
  • naak.eus
  • uzlizeoa.eus
  • erosigertu.eus
  • laami.eus
  • agerre.eus
  • mindup.eus
  • ikasi365.eus
  • ezerkezdunitazhainbesteesaten.eus
  • nadaditantodemin.eus
  • resnodiutantdemi.eus
  • nadadicetantodemi.eus
  • plazaberri.eus
  • sukaleku.eus

ORAINDIK EZ DUZU .EUS DOMEINURIK?

Zure eskura jartzen ditugu zure webgunea leku seguruagoa izan dadin behar dituzun tresnak. Gainera, behar izanez gero, barne-protokoloak aktibatzen ditugu zibersegurtasun-arazoak konpontzeko. Erregistratu zeure burua zaren bezala erakusten eta munduarekin konektatzen laguntzen dizun domeinua.

Zure segurtasunerako tresnak

ABUSE MONITORING

Zibersegurtasuneko tresnak erabiliz, .EUS domeinu-basea egunero aztertzen dugu, webguneetako zibereraso edo jarduera maltzurrak (phishing, malware, spam, etab.) identifikatu eta konpontzeko.

DOMAIN TRUST

Phishing-saiakeretan, malware-banaketan eta komando- eta kontrol-jardueretan erabil daitezkeen domeinu maltzur eta kriminalei buruzko datu-multzo handiak eta kalitate handikoak eskaintzen dituen plataforma adimenduna.

DNSSEC

Segurtasun-geruza gehigarri bat eransten die domeinu-izen baten DNS zerbitzariei. Horri esker, .EUS domeinuek jarduera kaltegarri ugari saihets ditzakete.

SSL

.EUS domeinu guztiek Izenperen SSL ziurtagiria dute doan. Ca/browser-en parte den izaera publikoko ziurtapen-agintaritza bakarra, mundu osoan aintzatetsia.

Has gaitezen

Tresnaren erabilera desegokia saihesteko identifikatzea eskatzen dugu. Testaketa-prozesua hasten denean izan pazientzia, azterketa sakon batek bere denbora behar du. Batez besteko denbora 15 minutukoa da.