PUNTUEUSek .EUS domeinua erregistratzeko laguntza-zerbitzua jarri du abian, EUSEBIO pertsonaiarekin batera

PUNTUEUSek, .EUS domeinuaren kudeatzaileak, zerbitzu berria jarri du abian euskal enpresa eta profesionalei interneten presentzia sendotzen laguntzeko. Domeinua erregistratzeko prozesua erraztea helburu, laguntza-zerbitzua eskainiko du, eta kanpaina berezia jarri du martxan zerbitzua ezagutzera emateko. Kanpaina horren protagonista EUSEBIO pertsonaia da, Iker Galartza aktoreak gorpuztua.
EUSEBIOk berak azaldu bezala:
“Eus naiz, Eusebio, .EUS domeinuko zure laguntzailea naiz, eta bi berri on dauzkat zuretzat. Bat: hilabete honetan 9 euroan eskuratu dezakezu domeinua. Bi: domeinua erregistratzeko laguntza nahi baduzu, hitzordu bat eskatu dezakezu nirekin. Gehiago jakiteko: eusebio.eus.”
Landing page baten bidez, interesdunek hitzordu bat eskatu ahal izango dute, domeinuaren erosketa prozesua laguntzaile batekin batera egiteko.
Kanpainak hilero sektore jakin bati egingo dio eskaintza, eta hilabete guztietan eskaintza bera izango da: .EUS domeinua 9 euroan.
Gaur egun, Euskal Herrian dauden 220.000 domeinutatik 15.500 dira .EUS (%7). Euskarazko edukiren bat duten webguneak 25.000 dira.
Informazio gehiago eta kanpaina osoa eusebio.eus en eta gure sare sozialetan @puntueus.