Azpeitian ospatuko da #interneteguna2017, Kulturazek eta PuntuEUSek antolatuta
Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian.
Aurtengo Internet egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Horretarako, elkarlan proiektua abiatu dute PuntuEus Fundazioak eta Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakoren parte hartzearekin.
Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan.