Beti arte, Joan Mari.
Gaur hil da Joan Mari Torreldai Nabea (Forua, 1942 – Usurbil, 2020ko uztailaren 31a) euskal idazle, euskaltzain, kazetari, soziologo eta PuntuEUS Fundazioko lehendakari ohia (2013-2017).
Ezagutzeko zortea izan dugun guztiok negar egiten dugu gaur. Bihotzez eskertzen dizugu, Joan Mari, euskarari gizartean dagokion lekua emateko egindako lan eskerga, ardura eta ausardia. Maitasunetik eta mirespen sakonetik, dolumina eta besarkada bero bat helarazten diogu familiari.