Bilbon egin da munduko eskualdeetako interneteko domeinuen inguruko nazioarteko biltzarra

PuntuEUS Fundazioak proposatuta Bilbon ospatu da da geoTLD Group sarearen urteko biltzarra.

Nazioarteko sare horrek Interneteko domeinu geografiko eta komunitateen domeinu nagusiak biltzen ditu (horien artean daude hiri handietako domeinuak, adibidez .nyc, .berlin, .london, .paris edo .melbourne, bai eta komunitateak ere, esaterako .eus edo Bretainiako .bzh). Sare honen helburua da “etorkizuneko Internet konfiguratzeko lan egitea eta lekuetarako eta komunitateetarako nortasun digitalak sortzea”.