Denon artean 5.000 domeinu izenen langa gainditu dugu! Eskerrik asko!

Euskararen Nazioarteko egunean #5000baietz erronka handia plazaratu zen: .EUS domeinua zabaltzen jarraitzeko, urtea amaitu baino lehen 4.500 izatetik 5.000rako jauzia ematea. Erronka handia zen, 500 domeinu-izen berri erregistratzea hilabete bakarrean.

Hilabete eta erdi behar izan da helburua lortzeko; eta, dagoeneko 5.000 domeinuko komunitate sendoa gara! Ongi etorri iritsi berriei eta eskerrik asko guzti-guztiei!