.EUS domeinuaren erregistro-politikak eguneratu dira

Datorren urriaren 22an indarrean jarriko dira .EUS domeinuaren erregistro-politika eguneratuak. Politika hauek egun horretatik aurrera erregistratzen diren domeinu-izen berriengan izango dute eragina. PuntuEUS Fundazioak domeinu-izenen erregistro politikak eguneratu ditu izen geografiko eta erakunde-izenen erregistro politika egokiagoa izan asmoz. Ondorioz, erregistro-politiken aldaketa nagusiak honako puntuei eragiten die: izen geografikoak, agintaritza eta zerbitzu publikoen izenak, arau sintaktikoak eta izen erreserbatuen politikak.
.EUS domeinuaren funtzionamendua gidatzen duten araudiak gure web gunean daude argitaratuta Domeinuaren araudiak atalean.