Kaixomundua.eus, gazteen gaitasun-digitalak sustatzeko proiektu pilotua martxan
Helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea da. Horrez gain, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da.
Ikasleek webgune erreal bat sortuko dute praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez, eta kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira. Gainera, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartu nahi du lehiaketak.
2018 – 2019 ikasturtean abiatzen dugun edizioa proiektu pilotua da eta parte-hartzea mugatua da. Hala ere, webgunea publikoa da eta sortutako materiala eta bideo-tutorialak guztion eskura daude.
2019ko irailetik aurrera irekiko zaio proiektua eskola komunitate osoari.