Kirolean adingabekoen babesa kudeatzeko egitasmoarekin bat egin du PUNTUEUSek
- Eusko Jaurlaritzako, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundien Kirol zuzendaritzek CLUPIK haurren babeserako kudeaketa-tresna eskaini dute doan.
- Euskadiko klub, federazio, elkarte eta gainerako kirol-erakundeek .eus domeinua doan eskuratuko dute CLUPIK-ekin batera.
Haur eta nerabeen aurkako indarkeria-egoerei aurrea hartzea, garaiz antzematea eta horietan esku hartzea helburu duen HNIBBILO Lege Organikoak kirol-erakundeek haien erakundeetan ezarri beharreko protokoloak zehazten ditu.
Klubak eta elkarteak lan horretan gidatu, protokoloa garatu eta legeak eskatzen duena betetzen dela bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak CLUPIK kudeaketa-tresna eskaini die Euskadiko kirol-erakunde guztiei adingabeen babesari buruzko guztia doan kudeatzeko. PUNTUEUSek kirolean adingabekoeen babesa kudeatzeko egitasmoarekin bat egin du eta Euskadiko klub, federazio, elkarte eta gainerako kirol-erakundeek .eus domeinua doan eskuratuko dute CLUPIK-ekin batera.
Horrela, kirol erakunde guztiek izango dute haien erakundea kudeatzeko tresna bat, aplikazio bat iOs eta Androiden eta .eus domeinua duen webgune bat dohainik.
Tresna erabiltzen hasi eta domeinua erregistratzeko ABEK-en (Adingabekoen Babesa Kirolean) eman behar dute izena erakundeek: www.abek.eus
Haurren babesa kudeatzeko tresna izateaz gain, CLUPIK kirol klubak kudeatzeko irtenbide digitala da. Tresna bakar batean biltzen ditu kluben beharrak, administrazioari, kudeaketari, komunikazioari eta online dendari dagokienez. Horrela, klub edo kirol-elkarteen webgunea modu errazean sortu eta kudeatzea ahalbidetzen du.