Kultura- eta lurralde-domeinuak erregistratzaileekin bildu dira A Coruñan

  • GAL, .EUS, .CAT eta .BARCELONAk haien asmo eta aurreikuspenak partekatu dituzte erregistratzaileekin egindako lan-jardunaldi batean.

.gal, .cat, .eus eta .barcelona kultura- eta lurralde-domeinuetako ordezkariek lan-bilera egin zuten atzoko egunean zehar, etorkizuneko planak, aurtengo merkataritza-ekintzak eta merkatuaren eta sarearen bilakaeraren aurreikuspenak enpresa erregistradoreekin partekatzeko.

Jardunaldiari hasiera emateko, Cidade das TICeko zuzendariak, Alfonso Martínezek, IKTen industriei balioa emateko azpiegitura berrien garrantziaz eta azpiegitura horien deslokalizazioaz hitz egin zuen, baita agentzia arautzaileen deszentralizazioaren garrantziaz ere, laster Coruñan irekiko den AESIA adibidetzat hartuta.

Saioaren bigarren zatian, domeinu bakoitzak egungo egoera azaldu zuen eta baita 2024ko urte honetarako planak ere.

Adimen artifizialaren agerpena, Europako legediaren aldaketak, erabiltzaileen datuen babesa eta beste hainbat izan dira eztabaidagai. Zibersegurtasuna, sare seguruagoa lortzeko domeinuen lana eta lankidetzarako aukerak ere jorratu ziren.

Bilera lan-afari baten ondoren amaitu zen, hurrengo aldietan zeregin komunak berriz hartzeko asmoarekin.