Labur.eus eta Whois.eus garatzen
PuntuEUS Fundazioak, Euskararen Nazioarteko Egunean, Interneteko bi zerbitzu berri plazaratuko ditu: labur.eus eta whois.eus
Labur.eus
Estekak laburtzeko euskarazko zerbitzua izango da. Url luzeak helbide motz eta erraz bihurtzea ahalbidetuko du, baita helbide horiek pertsonalizatzea ere. Labur.eus PuntuEUS Fundazioaren eta Dinahostingek proiektua da, Polr 2-n oinarrituta dago eta GNU GPL lizentzia du.
Whois.eus
Webgune edo domeinu-izenei buruzko informazioa eskuratzeko tresna izango da. Zerbitzu hau euskaraz eskaintzen lehenengoa. Tresna honekin edozein domeinu-izenen erregistroan erabilitako informazioa eta bere eskuragarritasuna ikusi ahalko ditu erabiltzaileak.