Edozein domeinu-izen eska daiteke?
Printzipioz bai, baina ICANNek berak muga edo salbuespen batzuk markatzen ditu (NBEk ofizialki onartzen dituen herrialdeak, beste zenbait lurralde, eta beste zenbait). PuntuEus Fundazioak bere aldetik izen batzuk gordeko ditu, euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzako bereziak izanik jabe argi bat ez duten kasuetan, esate baterako, euskara.eus, euskalherria.eus, kultura.eus, etab. Beraz, erregistratu nahi den domeinua salbuespenen zerrendan badago, ezingo da erregistratu. Orain arte 3 hizki baino gutxiagoko domeinu-izenak erreserbatuta egon diren arren, 2 hizkiko domeinu-izenak erregistratzeko bidea ireki du ICANNek, beraz, horiek ere eskuragarri egongo dira aurki.
Azentuak, dieresiak eta ñ ere onartuko dira domeinu-izenetan (nabigatzaileek ere onartzen dituzte) eta ñabardura.eus erregistratzen duenak, automatikoki eta doan, nabardura.eus ere erregistratuko du eta eta domeinu bakarra balira bezala funtzionatuko dute.