Hosting-a behar al dut?

Domeinu-izena martxan jartzeko ez da beharrezkoa hosting bat kontratatzea, zure webgunea garatzeko erabilitako tresnaren araberakoa da. Webguneak sortzeko erabiltzen diren zerbitzu ezagun askok (WordPress.com, Wix, etab.) ez dute hosting-ik behar, beraiek arduratzen direlako hori eskaintzeaz. Bestetik, horietako zerbitzu bat erabili behar ez baduzu ohikoena hosting bat kontratatu behar izatea da.

Dagoeneko beste proiekturen baterako hosting bat kontratatuta badaukazu, galdetu zure hornitzaileari ea zerbitzariari domeinu-izen berri bat gehitu ahal diozun, horrela ez duzu eta bigarren hosting bat ordaindu beharko. Bestela, erosoena hosting berria domeinu-izena erregistratu duzun enpresa berdinarekin kontratatzea da.