Noiz transferitu dezaket domeinu-izen bat?

Domeinu-izena edozein momentutan transferitu daiteke, lau salbuespenekin:

  1. Domeinu-izena erregistratu zen egunetik 60 egun baino gutxiago pasa badira.
  2. Domeinu-izena azken aldiz transferitu zen egunetik 60 egun baino gutxiago pasa badira.
  3. Domeinu-izenaren jabearen datuak aldatu zirenetik 60 egun baino gutxiago pasa badira.
  4. Domeinu-izena ezabatze prozesuan badago.

Lehen hiru kasuetan 60 egun pasa arte itxaron behar da, eta laugarrenean, berriz, oraingo erregistratzailearekin berreskuratu behar da domeinu-izena lehendabizi, gero transferentzia egin ahal izateko.

Transferentzia egiteko laguntza behar baduzu, Nola transferitu dezaket nire domeinu-izena? artikuluan informazio gehiago aurki dezakezu.