Nola erabili deskontu-kodea domeinu-izen bat berritzeko?
Berritze deskontu-kodeen bidez zure domeinu-izena merkeago berritu ahalko duzu. .EUS domeinuaren erregistratzaile guztiek ez dute deskontu-kodeekin lan egiten, beraz, kodeak erabili ahal izateko zure domeinu-izena ondorengo erregistratzaile batekin erregistratua eduki behar duzu: Arsys, CDmon, Dinahosting, Entorno Digital edo Hostinet.
Deskontu-kodea erabili ahal izateko, zure erregistratzailearen kudeaketa panelean saioa hasi eta domeinu-izenaren berritzea eskatu behar duzu. Erosketa saskian kodea sartzeko aukera ikusiko duzu. Kodea baliozkoa bada erosketa saskian agertzen den prezioari deskontua aplikatuko zaio.