Nola erabili deskontu-kodea domeinu-izen bat erregistratzeko?

Deskontu-kodeen bidez domeinu-izen bat erregistratu dezakezu prezio merkeago batean. Erregistratzaile guztiek ez dituzte deskontu-kodeak erabiltzen, beraz, deskontua aprobetxatzeko hauetako erregistratzaile bat erabili beharko duzu:

Arsys

Arsysen deskontu-kodea ordainketa egin aurreko unean erabil dezakezu. Horretarako, nahi duzun domeinu-izena bilatu eta erosketa prozesua jarraitu. Erabiltzaile-kontu bat sortu ostean (dagoeneko ez baduzu) eta domeinu-izenari behar dituzun zerbitzuak esleitu ondoren, ordainketa orrialdera iritsiko zara.

Gorriz inguratutako ¿Quieres canjear un código? aukera sakatzen baduzu behekaldean deskontu-kodea idazteko aukera izango duzu eta, baliozkoa bada, prezioa eguneratuko da deskontu hori aplikatzeko.

CDmon

CDmonen deskontu-kodea erabiltzeko, lehenik nahi duzun domeinu-izena bilatu eta erosketa saskira gehitu beharko duzu. Erosketa saskia irekitzen baduzu, eskuinaldean Introducir código promocional aukera ikusiko duzu (irudian gorriz inguratuta dago).

Aukera hori sakatzean leihotxo bat irekiko da eta bertan idatzi ahalko duzu zure deskontu-kodea. Baliozkoa bada erosketa saskian prezioa eguneratuko da deskontua aplikatzeko.

Dinahosting

Dinahostingen deskontu-kodea erabiltzeko, lehenik nahi duzun domeinua bilatu eta erosketa saskira gehitu beharko duzu. Erosketa prozesua jarraitu hirugarren urratsera (Información adicional deitzen da) iritsi arte. Orrialde horretan Código promocional atala ikusiko duzu (irudian gorriz inguratuta dago).

Atal horretako testu eremuan deskontu-kodea idatzi eta kodea zuzena bada hurrengo urratsera pasatzean ikusiko duzu prezioa eguneratu dela, eta deskontua aplikatuta dagoela.

Entorno Digital

Entorno Digitalen deskontu-kodea erabiltzeko, lehenik nahi duzun domeinua bilatu eta erosketa saskira gehitu beharko duzu. Entorno Digitalen kontua sortu ostean (edo saioa hasi, lehendik kontua baduzu) domeinu-izena konfiguratzeko aukera izango duzu. Orrialde horretan Datos del dominio atala ikusiko duzu (irudian gorriz inguratuta dago).

Código Promocional eremuan deskontu-kodea idatzi eta kodea zuzena bada hurrengo urratsera pasatzean ikusiko duzu prezioa eguneratu dela, eta deskontua aplikatuta dagoela.

Hostinet

Hostineten deskontu-kodea erabiltzeko, lehenik nahi duzun domeinu-izena bilatu eta erosketa saskira gehitu beharko duzu. Erosketa saskia irekitzen baduzu, eskuinaldean Introduce tu cupón aukera ikusiko duzu (irudian gorriz inguratuta dago).

Bertan deskontu-kodea idatzi eta aukera sakatzean kodea balioztatu eta erosketa saskiko prezioa eguneratuko da deskontua aplikatzeko.

Don Dominio

Don Dominion deskontu-kodea erabiltzeko, lehenbizi, nahi duzun domeinu-izena bilatu eta erosketa saskira gehitu beharko duzu. Ondoren, Añadir código de promoción aukeran klik egin (irudian gorriz inguratuta dago).

Bertan deskontu-kodea idatzi eta Aplicar aukera sakatzean kodea balioztatu eta erosketa saskiko prezioa eguneratuko da deskontua aplikatzeko.