Nola kontsultatu .EUS domeinu-izen baten kontaktu informazioa?

Domeinu-izen bat (izan .EUS edo beste edozein) erregistratzeko erabilitako informazioa publikoa da eta edonork kontsulta dezake. Kontsulta hori errazteko PuntuEUS Fundazioan tresna bat garatu dugu, whois.eus.

Whois.eus erabilita edozein domeinu-izenen informazioa kontsulta dezakezu. Nahikoa da bilatzailean domeinu-izena idatzi eta bilaketa martxan jartzearekin. Bilatutako domeinu-izenaren informazio ezberdina agertuko zaizu, tartean, nork erregistratu duen, noiz iraungituko den, edota zein erregistratzailek kudeatzen duen.


Baliteke bilatutako domeinu-izena erregistratu gabe egotea. Kasu horretan bilatzaileak emaitzarik topatu ez dela jakinaraziko dizu