Nola lor dezaket .EUS posta-helbide bat?

.EUS posta-helbide bat nahi baduzu, ni.eus zerbitzua erabili dezakezu. Doakoa da, euskaraz dago, ez du iragarkirik erakusten eta erabiltzaileen datuen pribatutasuna mantentzen du. Beste edozein e-mail zerbitzutan bezala (Gmail, Outlook, etab.), nahi duzun helbidea aukeratu dezakezu, libre badago.

Era berean, zure ni.eus helbidea ohiko e-mail zerbitzura gehitzeko aukera daukazu, zure helbide guztiak toki berdinetik erabili ahal izateko. Laguntza artikuluak eskura dauzkazu, urrats hori egiteko laguntzarik behar baduzu.

Doako aukeraz gain aukera daukazu zure helbideak zuk hautatuko .EUS domeinu-izen batekin edukitzeko, ni.eus domeinua eduki beharrean. Aukera hau ordainpekoa da eta bi plan ezberdin daude.

Batetik, Premium plana hautatzekotan 3 helbide sortu ahalko dituzu zure domeinuarekin, 3 €/hilean ordainduta. Erraldoia planarekin, berriz, nahi bezain beste e-mail helbide sortu ahalko dituzu, hilean 9,99 € ordainduta. Bi plan horien prezioan sartuta dago domeinu-izenaren erregistroaren kostua.

Azkenik, zure .EUS e-mail helbidea beste hornitzaile batekin eduki nahi baduzu, hori ere aukera bat da. Kasu horretan, normalean zerbitzu gehigarri bezala erosi behar izaten da domeinu-izena erregistratzean. Hala ere, .EUS domeinu-izenak saltzen dituzten erregistratzaile batzuek doan eskaintzen dute e-mail helbideren bat. Gure prezio-taulan ikus dezakezu zein erregistratzailek eskaintzen dituzten posta-helbideak doan, eta zenbat helbide sortzeko aukera ematen duten. Behar duzun posta-helbide kopuruaren arabera horietako erregistratzaile batekin erregistra dezakezu domeinu-izena, posta-helbideengatik ordaindu behar ez izateko.

Horrekin nahikoa ez bada, taulako edozein erregistratzailerekin kontrata ditzakezu posta-helbide gehiago domeinu-izena erregistratzen duzunean.