Posiblea al da domeinuaren kontaktu-informazioa ezkutatzea?
ICANN-en aginduz, domeinu-izen bat erregistratzean derrigorrezkoa da baliozko kontaktu-informazioa ematea. Izan ere, informazio hori erabiliko da domeinu-izenarekin harremanetan jartzeko, eta erantzunik ez badago, domeinu-izena bertan behera gelditu daiteke. Informazio hori modu publikoan kontsulta daiteke WHOIS tresnen bidez (whois.eus, adibidez). Hori dela eta, datu horien intimitatea domeinu-izen bat duten pertsona batzuen kezka da.
Erregistroa egitean erabilitako informazioa ezkutatu nahi izatekotan, WHOIS pribatutasuna erabili daiteke. Zerbitzu horrek domeinu-izena erregistratzeko erabilitako informazioari maskara moduko bat jartzen dio, eta benetako informazioa gordeta egon arren, kontsulta egitean agertzen den informazioa beste bat izango da (normalena erregistratzailearen datuak agertzea da). Zure datuak pribatu mantentzea nahi baduzu, zure erregistratzailearekin harremanetan jarri eta beraiek emango dizute informazio gehiago.