Zer egin behar dut domeinu-izen bat erregistratzeko?
Domeinu-izen bat erregistratu aurretik, begiratu libre dagoen domeinuak.eus orrialdeko bilatzailea erabilita. Libre badago, Hautatu erregistratzaile bat aukera sakatu gure prezio taulara joateko.

Bilatutako domeinu-izena erregistratuta badago, domeinu-izen alternatibo batekin probatu, hori erregistra dezakezun jakiteko.

PuntuEUS Fundazioak .EUS domeinuaren salmenta zuzena egiten ez duenez, webguneko prezio-taulan .EUS domeinua saltzen duten enpresen zerrenda daukazu, horietako bakoitzaren prezio eta eskaintzaren ezaugarriekin. Eskaintza horietatik hobeto datorkizuna aukeratu eta bere webgunean erosketa burutu ahalko duzu. Kontutan izan taulako prezioan eskaintzen diren zerbitzuetaz gain, erregistratzailearen webgunean beste zerbitzu batzuk ere kontratatu ahalko dituzula (aparte ordainduta).
