Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, UNED Bergarak eta PUNTUEUS Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute ikasle, ikasle ohi eta langileen artean .EUS domeinua zabaltzeko:
- UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko edo UNED Bergarako ikasleek .EUS domeinuak doan erregistratu ahal izango dituzte, deskontu kodearen bitartez. Domeinuaren doakotasuna ikaslea zaren bitartean mantenduko da eta .EUS domeinua proiektuen webguneetan, blog pertsonaletan edo aisialdikoetan erabiltzeko balio du. Egin eskaera beheko botoiaren bidez.
- UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta UNED-BERGARAKO langileek eta ikasle ohiek %25eko kodea eskuratu dezakete .EUS domeinua erregistratu eta berritzeko. Talde horietako kide bazara, domeinu-izen bat eskatu edo berritu dezakezu.
Beheko formularioa bete ondoren, domeinu berriaren eskaera-kodea jasoko duzu e-postan. Deskontu-kode hori hainbat enpresa erregistratzailetan erabil daiteke; beraz, domeinua norekin erregistratu aukeratu beharko duzu. Domeinu-izena doan erregistratu ahal izango duzun enpresa horietako edozeinekin (% 25eko deskontua ikasle eta langile ohientzat); horietako batzuek, gainera, urtebetez doako hosting bat eskaintzen dute.