PUNTUEUS FUNDAZIOAK ETA EUSKALDENDAK KONFEDERAZIOAK LANKIDETZA HITZARMENA BERRITU DUTE

Josu Waliñok, PUNTUEUS Fundazioaren zuzendariak, eta Víctor Lizarribarrek, EUSKALDENDAKeko lehendakariak, lankidetza-hitzarmen berritu dute. Hitzarmen hau duela urtebete ezarri zen PUNTU EUS FUNDAZIOAREN eta EUSKALDENDAK konfederazioaren artean. PUNTU EUS FUNDAZIOA .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakunde pribatua da, eta bere misioa euskararen, euskal kulturaren eta teknologiaren sustapena da. Gainera, fundazioa osatzen dutenen artean EITB eta UPV bezalako erakunde garrantzitsuak ditu. Bestalde, EUSKALDENDAK Euskadiko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Enpresa Konfederazio handiena da, 6.500 establezimendu baino gehiago ordezkatzen dituena. Bi erakundeek helburu komun bat partekatzen dute: euskara sustatzea ingurune digitalean.

EUSKALDENDAK konfederazioak hitzarmen  honen abantailak bere hiru lurralde- erakundeetara zabalduko ditu: DENDARTEAN Gipuzkoan, BIZKAIDENDAK Bizkaian eta ARABADENDAK Araban. Prozesu honetan, bazkide guztiek abantaila nabarmenak izango

dituzte bai merkataritzaren alorrean, bai segurtasunari dagokionez. Izan ere, domeinu honen erabilerak hainbat onura eskaintzen ditu, hala nola gure webguneen posizionamendua eta zibersegurtasuna hobetzea. Horrez gain, establezimenduek Fundazioaren babesa izango dute, eta horrela, bazkideek euren proiektu digitalak euskaraz garatu ahal izango dituzte, hosting zerbitzu bereziak eskuratu, eta .EUS domeinua doan erregistratzeko deskontu-kodeak jaso.

Merkataritza-establezimendu guztiek eskaerak egiteko inprimaki bakarra sortu da: htps://labur.eus/euskaldendak, non establezimenduek modu erraz batean izapideak egin ahal izango dituzten.