PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egin du euskal ekosistema digitalean zibersegurtasuna indartzeko

Elgoibar / Bruselas, 2021eko irailaren 16a 

Uztailean, Global Cyber Alliance-era (GCA) batu zen PuntuEUS. .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakundea munduko-aliantza honekin bat egiten duen Euskadiko bigarren erakundea da, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC) ondotik. Aliantza2015. urtean sortu zen arrisku zibernetiko handiei aurre egiteko eta Internet leku seguruagoa bihurtzeko.

PuntuEUS funtsezkoa den euskal ekosistema digitalean konfiantza sustatzea da lankidetzaren helburua.

Josu Waliño, PuntuEUSen zuzendariak azaldu duenez, “zibersegurtasuna funtsezko esparrua izan da PuntuEUSen hasieratik, aktiboki lan egiten baitugu .EUS domeinua erabiltzaileentzat segurua eta kalitatezkoa izan dadin. Aliantza honek aukera ematen digu .EUSen dagoeneko aplikatzen diren irtenbideen katalogoari zibersegurtasuneko tresna berriak gehitzeko, eta, aldi berean, domeinuaren etengabeko hobekuntzan sakontzen lagunduko digun nazioarteko sarean parte hartzeko”.

Batetik, PuntuEUSek Domain Trust plataformarekin bat egiteak babesa eskainiko die .EUS domeinuei. Domain Trust, ziberdelinkuentziarako funtsezko azpiegituretako bat da, domeinu gaiztoei buruzko informazio-trukea errazteko GCAk sustatutako proiektua da.

Bestetik, PuntuEUSek, GCAk eta haren bazkideek sortutako ziberhigieneko doako baliabideen berri emango die domeinuaren erabiltzaileei; esate baterako, zibersegurtasuneko tresnen kutxa, prestakuntzako ataria edo posta elektronikoa babesteko DMARC protokoloa ezartzeko gidak eta baliabideak.

“PuntuEUS euskal ekosistema digitala osatzen duen gizarte-, administrazio- eta enpresa-saretik hurbil dagoenez, bazkide ezin hobea da gure aliantzarako. Haren lankidetzak azkartasuna emango digu gure soluzioak aplikatzerako ordua, eta ingurune uniforme bat zibersegurtasunak konfiantza sortzeko duen eragin onuragarria ikusteko”, esan du Alejandro Fernández-Cernudak, GCAren Interneteko integritate-programan parte-hartzea sustatzeko zuzendariak.

Azkenik, PuntuEUS eta GCA erakundeen arteko akordioak nazioarteko lankidetzaren ezaugarriak ere baditu. Hori dela eta, PuntuEUSk GCAri bere programak eta proiektuak geoTLD Group-eko kideei aurkezteko aukera eskaini dio. Hiri, eskualde, kultura edo hizkuntza jakin batzuei lotutako domeinuen, besteak beste, .eus, .cat, .paris, .africa edo .scot, elkartea da geoTLD Group.

Bestalde, GCAk uste du PuntuEUSek parte-hartze aktiboa izango duela aliantza osatzen duten nahiz Domain Trust proiektuaren gainerako bazkideekin

* * *

PuntuEUS Fundazioa

PuntuEUS, gizartearen eraldaketa digitala euskaratik bultzatzen duen erakundea, .EUS domeinuaren kontrolaren, administrazioaren eta sustapenaren arduraduna da. .EUS domeinua eta komunitateari eskaintzen dion zerbitzua etengabe hobetzen, egokitzen eta berritzen lan egiten du. Horregatik, zibersegurtasuna da bere lan-esparru nagusietako bat. Sektoreko eragileekiko aliantza estrategikoak (BCSC, CYBASQUE, geoTLD…) eta domeinu-parkea monitorizatzeko tresnak erabiliz, .EUS ingurune digitalean milaka enpresaren identitatea zabaltzen eta zaintzen duen domeinua da.

Global Cyber Alliance

Global Cyber Alliance nazioarteko eta sektore arteko ekimena da, arrisku zibernetikoa murriztu eta bizi garen mundu interkonektatua hobetzea xede dituena. Horretarako, mundu osoko komunitateekin bat egiten dute haien xedearekin, konponbide zehatzak martxan jarri eta emaitzak neurtzen dituzte. GCA 501(c)(3) motako sozietate gisa eratu zen Estatu Batuetan eta irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa Erresuma Batuan eta Belgikan. Manhattan barrutiko fiskalaren bulegoak, Londresko Cityko poliziak eta Center for Internet Securityk sortu zuten 2015eko irailean. Informazio gehiago: www.globalcyberalliance.org.