PUNTUEUSEK ETA INTERNET WATCH FOUNDATIONEK INDARRAK BATU DITUZTE INTERNETEN HAURREN SEXU-ABUSUARI AURRE EGITEKO

PUNTUEUSek, .EUS domeinuaren erakunde arduradunak, Interneten haurren sexu-abusua prebenitzeko diseinatutako teknologia berritzailea ezarri berri duela iragarri du. Babeserako sistema haui PUNTUEUSek eta Internet Watch Foundation (IWF) erakundeak sinatutako hitzarmen estrategikoari esker gauzatu da. Izan ere, IWF haurren online sexu-abusuen materialaren detekzio eta prebentzioan egiten lan egiten duen erakunde erreferentea da.

Internet Watch Foundation-ek 2023an bildutako datuen arabera,  haurren sexu-abusua arazo larria da Interneten, eta hazten ari da mundu mailan. 2023an, IWFek haurren sexu-abusudun 275.655 webgune orri identifikatu zituen, hau da, aurreko urtean baino % 8 gehiago (255.570 webgune). Gainera, webgune bakoitzak haurrentzako sexu-abusuen milaka irudi edo bideo izan ditzake.

Egoeraren larritasunaren aurrean eta segurtasunarekiko konprmosioa ardatz hartuta, PUNTUEUSek beharrezko jo du proaktibo izan eta haurren babeserako teknologia  .EUS domeinuaren ziberbabes- eta monitorizazio-sisteman integratzea. Orain arte, PUNTUEUSen zibersegurtasun sistemak phishing eta malware bezalako mehatxu zibernetikoak identifikatzeko eta prebenitzeko funtzioa bazuen ere, orain, babes-iturri berri honi esker, babes gehigarria eskainiko du haurren sareko sexu-abusua berariaz aztertu eta aurre egiteko.

Internet Watch Foundation-ekin abitutak lankidetzari esker, PUNTUEUSek haurren sexu-abusurako materiala antzeman, eten, ezabatu eta prebenitu ahal izango du Interneten. Ekimen honek PUNTUEUSek ingurune digitalean ahulenen babesa lehenesteko duen konpromisoa indartzen du.

“PUNTUEUSen, konpromiso sendoa dugu haurren abusuaren eta emakumeen aurkako tratu txarren kontra ” azaldu du PUNTUEUSeko zuzendari Josu Waliñok. “Internet Watch Foundationekin abiatutako aliantza honi esker,pertsonak, eta batez ere zaurgarrienak, Internetenn edozein esplotazio edo erasotatik babesteko gure gaitasuna araegotu da eta, eta tresna egokiekin lan egiten hasi gara “.

Internet Watch Foundation irabazi-asmorik gabeko erakundea da, teknologiaren erabilera aurreratuaren bidez, Internet mundu osoko haur eta helduentzako leku seguruagoa izan dadin, lan egiten duena.