Deustuko Unibertsitateak eta PUNTUEUS Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

-PUNTUEUS Fundazioa Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean sortu zen 2014ko azaroan. EUS domeinuak 10 urte betetzen ditu aurten eta 15.000 domeinu erregistraturen langa gainditu du.

Deustuko Unibertsitateak eta PUNTUEUS Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, azaroak 27, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Josu Waliño Pizarro, fundazioaren zuzendari nagusia eta Juan José Etxeberria Sagastume, Deustuko Unibertsitateko errektorea, izan dira gaur sinadura ekitaldian. 

PUNTUEUS Fundazioa .EUS domeinuaren kontrolaz, administrazioaz eta kudeaketaz arduratzen da, bere misioa euskal gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea da. Lankidetza-hitzarmen honen bitartez, Deustuko Unibertsitateak euskarak Interneten duen presentzia areagotzeko ekimenak sustatuko ditu eta langile, irakasle tutore, ikasle zein ikasle ohien artean .EUS domeinua erabili dezaten ekintzak bideratuko ditu. 

Lankidetza-hitzarmen honen bitartez, beste abantailen artean, Deustuko Unibertsitateko ikasleek doan erregistratu ahalko dituzte .EUS domeinu-izenak merkatu librean. Domeinuaren doakotasuna ikasle diren bitartean mantenduko litzateke, haien ikasketa proiektu, blog pertsonal edo aisialdirako abiatzen dituzten webguneetan. Bestalde, Deustuko Unibertsitateko irakasle tutore, ikasle, ikasle ohi eta langileek lehen urterako zerbitzaria doan erregistratu ahal izango dute, prozesu horretan behar den laguntza teknikoa eta trebakuntza eskainiko zaizkie. Deustuko Unibertsitateak eta PUNTUEUS Fundazioak Internet eta digitalizazioaren alorrean ezagutza zabaltzeko ekimenak abian jarriko dituzte, hitzaldi, trebakuntza edo uneoro proposatutako aukerak aztertuz.

PUNTUEUS Fundazioa Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean sortu zen, Innogune eraikinean, 2014ko azaroan. EUS domeinuak 10 urte betetzen ditu aurten eta 15.000 domeinu erregistraturen langa gaindituta, harro esan daiteke euskal gizartearen erreferente handia izatea lortu duela.

Hitzarmen honek 2024-2025 ikasturteko iraupena izango du, eta urtero automatikoki berrituko da beste urte betez.