geoTLD group elkartearen lehendakariordetza hartuko du PuntuEUSek
Nacho Amadoz (.cat), lehendakaria; Josu Waliño (.eus), lehendakariordea eta Ronald Schwärzler (.wien) izango dira geoTLD taldearen gidaritza hartuko duen zuzendaritza-taldeko kideak.
Urriak 21ean egin ziren zuzendaritza berria osatzeko hauteskundeak Montrealen ICANNen bilkuraren baitan. Zuzendaritza berriak Sébastien Ducos (.nyc/.sydney/.melbourne), Dirk Krischenowski (.berlin) eta Ronald Schwärzler-ek (.wien) osatutako zuzendaritza ordezkatuko du 2020 urtarrilaren 1etik aurrera.
geoTLDak biharko Interneti forma ematen eta toki eta komunitateetarako nortasun digitalak sortzen ari dira.
geotld.group-ek goi-mailako domeinu geografiko guztiak irudikatzen ditu, eta bilgune gisa nabarmentzen da. Taldea geoTLDen potentziala garatzen saiatzen da, bere hiri, eskualde, kultura eta hizkuntzen mesedetan.