Hazten jarraitzeko plana

Bost urtean, eta bere etengabeko hazkundeari esker, .EUS domeinua euskal domeinuen merkatuan finkatu da. Hazten eta zabaltzen jarraitzeko erronkari helduko diogu orain. Horretarako, plangintza estrategiko berria garatzen hasi gara, 2021-2023 aldirako helburu estrategiko nagusiak identifikatzeko eta helburu horiek betetzeko behar dituen estrategiak finkatzeko.

Prozesuak berak honako helburu hauek ditu:

  • Lan taldeari gelditzeko eta hausnartzeko aukera eskaintzea
  • Datozen urteetarako ildo estrategikoak eta proiektu garrantzitsuenak zein izango diren argitzea
  • Ideia berriak sortzeko dinamika eta espazio egokia sortzea
  • Patronatua, erregistratzaileak eta banatzaileak prozesuan integratzea
  • Erronka berriei aurre egiteko lan taldearen antolamendu eta funtzioei buruz hausnarketa bultzatzea