Komunikazio digitalari saria jaso du PuntuEUSek

Komunikazio digitalari Diariovasco.com saria jaso du PuntuEUS Fundazioak Miramongo Parke Teknologikoko eraikin nagusian antolatutako ekitaldian.

El Diario Vasco-k antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, CaixaBankek, Deustuko Unibertsitateak eta Movistarrek babestuta,  sei erakunde saritu dituzte teknologia arrakastaz egokitu eta komunikazio estrategian euskarri eta baliabide digitalak txertatzen asmatzeagatik. Beissier, Klinika Zuatzu, Uvesco, PuntuEUS Fundazioa, Donostia Turismoa eta Kristau Eskola izan ziren saritutako enpresa eta erakundeak.

PuntuEUS Fundazioan, nagusiki, .EUS domeinuaren sustapen eta kudeaketaz arduratzen gara. .EUS domeinua tresna bat da, euskara hizkuntza handien mailan kokatzen duena, gure helburua 2020rako Euskal Herriko 3. domeinu nagusia izatea da.

Helburu horren lorpenera bideratzen da komunikazio estrategia:

  • Teknologia marketinaren zerbitzura erabiliz,
  • Komunitateari hitza emanez
  • Balio proposamenean bereiztuz
  • Lehenbizi digitalean pentsatuz
  • Ikus-entzunezkoekin, kreatibitate dinamikoekin, errealitate areagotuan sortuz
  • Eta, kanaletan berrituz, publizitate programatiko eta abarren bitartez pertsonenganA iritsiz

Beti ere, EUSKARAZ.

Marketin eta komunikazio digitala euskaraz posible direlako. Are gehiago, funtzionatzen duelako, konektatzen duelako eta saltzen duelako.

.EUS marka bat da, baina hori baino askoz gehiago ere bada. Ia 10.000 enpresa, erakunde, elkarte eta norbanakoren marka digitala da.

.EUS zuen askoren marka digitala da. Horregatik, zuei, eskerrik asko!