Nola gehitu dezaket .EUS domeinu-izena Google Apps-en?
Zure .EUS domeinu-izenaren e-postarako Google Apps erabili nahi baduzu, lehenik zure Google Apps kontuan gehitu behar duzu. Horretarako Google Apps administratzaile kontuarekin saioa hasi behar duzu. Saioa hasita daukazula, “Dominios” atala hautatu (aurkitzen ez baduzu “Más controles” aukera sakatuta topatuko duzu).
Domeinuak kudeatzen diren atala irekiko zaizu eta bertan “Añadir/quitar dominios” aukera sakatu.
Dagoeneko Google Aps-en gehituta dauzkazun domeinu-izenak agertuko zaizkizu. Berri bat gehitzeko “Añadir un dominio o un alias de dominio” aukera sakatu.
Leiho berri bat agertuko zaizu, bi aukera dituena: alias bezala gehitzea edo aparteko domeinu-izen bezala gehitzea (gomendatua). Lehenengo aukerak orain Google Apps-en daukazun erabiltzaile bakoitzari alias bat sortuko dio, domeinu-izen berriarekin. Alias batek mezuak .EUS helbidetik bidali eta jasotzeko aukera ematen du, Google kontu berri bat sortu beharrik gabe. Bestetik, aparteko domeinu-izen bezala gehituz gero malgutasun handiagoa edukiko duzu: alias bat sortzeko aukera edukiko duzu, baita .EUS helbidedun Google kontu berri bat sorzekoa ere.
Eskainitako bi aukeretatik nahiago duzuna hautatu eta, testu-eremuan gehitu nahi duzun .EUS domeinu-izena idatzi ostean, “Continuar y verificar la propiedad del dominio” aukera hautatu.
Domeinu-izena erabili aurretik, zurea dela egiaztatu beharko duzu. Horretarako, domeinu-izenaren DNS ezarpenak aldatu behar dira. Jarraitu beharreko urratsak jakiteko “Selecciona el proveedor o el registrador de su dominio” hautatzailean Otros aukera sakatu edo, domeinu-izena erregistratzeko erabilitako enpresa aukeren artean badago, zure erregistratzailea aukeratu.
Zure erregistratzailea aukeren artean badago jarraitu beharreko urratsak argi azalduta egongo dira. Agertzen ez bada, urrats orokorrek ere berdin balio dute. Lehen urratsean TXT motako erregistro bat gehitzea eskatzen da. Bertan agertzen den balioa kopiatu (irudian gorriz inguratuta dago). Zure erregistratzailearen kudeaketa paneleko DNS ezarpenen atalera joan eta esandako TXT erregistro hori sortu.
Erregistro horretaz gain, e-postak funtziona dezan MX erregistro batzuk ere sortu beharko dituzu, ondorengo balioekin:
Host Erregistro mota Lehentasuna Balioa
@ MX 1 ASPMX.L.GOOGLE.COM
@ MX 5 ALT1.ASPMX.L.GOOGLE.COM
@ MX 5 ALT2.ASPMX.L.GOOGLE.COM
@ MX 10 ALT3.ASPMX.L.GOOGLE.COM
@ MX 10 ALT4.ASPMX.L.GOOGLE.COM
DNS erregistroak sortzeko laguntza behar baduzu, zure erregistratzaileari eskatu eta beraiek arduratuko dira esandako erregistroak sortzeaz.
Erregistro horiek gehitu dituzunean Google Apps-eko “Verificar” aukera sakatu. Aplikazioak TXT erregistroa ondo jarrita dagoela egiaztatuko du eta, zuzena bada, gehitu berri duzun .EUS domeinu-izena Google Apps-en erabili ahalko duzu.
Domeinu-izena egiaztatu ezin badu, ordu pare bat itxaron DNS ezarpenetan egindako aldaketak martxan daudela ziurtatzeko. Horren ostean errorea ematen jarraitzen badu, zure erregistratzailearekin hitz egin, erregistroak ondo ezarrita daudela ziurtatzeko.