Nola instalatu dezaket Elia plugina?
1. Plugin-a instalatu eta aktibatu
Joan WordPress-eko administrazio panelean Pluginak > Gehitu plugin berria atalera.
Bilatzailean “Elia for WPML” idatzi.
Aurkitutako plugina instalatu eta aktibatu.
Kontuan izan: plugin hau erabiltzeko, beharrezkoa da aurrez WPML plugin-a WordPress-ean aktibatuta izatea.
2. Elia konfiguratu
- Plugin-a aktibatutakoan, ezkerreko menuan Elia for WPML atal berria agertuko da.
- Klikatu atal horretan sartzeko eta erregistro orria irekiko da.
3. Erregistratu
- Bete honako datuak:
- Zure helbide elektronikoa
- Izen-abizenak
- Zure webgunearen URL-a
Zure webgunea .EUS domeinukoa bada, ELIAren lizentzia doakoa izango da (erabilera-muga jakin batekin).
- Amaitutakoan:
Baldintzak onartu eta “erregistratu” botoia sakatu.
4. API kodea sartu
- Erregistroa ondo eginda badago, Elia-k API kode bat bidaliko dizu emailez. Mezu hau ordu batzuk beranduago edo hurrengo egunean jaso dezakezu. Ez kezkatu berehala jasotzen ez baduzu.
API kodea jasotakoan, joan:
WPML > Translators > Translation Services
- Bertan, “Translation Services” atalean, Elia agertuko da.
Klikatu “Authenticate” botoia. - Sartu API kodea eta klikatu “Submit” botoia.
5. Elia Plugin-a prest
Prozesua amaituta, Elia plugin-a prest egongo da erabiltzen hasteko.