PUNTUEUS, NONPROFIT CYBER-EKO KIDE BERRIA
Nonprofit Cyber koalizioak baztorde exekutibo berria izendatu du hurrengo bi urteetarako eta bi kide berriri ongietorria egin die. Enpresa berri horiekin, Nonprofit Cyberrek irabazi asmorik gabeko 40 erakundek osatutako taldea du orain, eskala handiko zibersegurtasuneko soluzioak garatzen eta ezartzen aritzen direnak.
Azken batzordean, Nonprofit Cyberrek bere komunitatean bi kide nabarmen sartuko direla iragarri du: PUNTUEUS eta Consejosi. Kide berri horiek aparteko lidergoa eta ikuspegi bakarrak eskaintzen dituzte, Euskal Herritik eta Hego Amerikatik, hurrenez hurren.
Josu Waliño PUNTUEUSeko zuzendaria pozik agertu da aliantza berri honekin: “Nonprofit Cyber koalizioarekin bat egitea guztiz koherentea da, DNS abusuaren aurka lan egiten duen egitura baita. Aliantza honetan parte hartzeko gure erabakia ekimen estrategikoa da, lankidetza-ahaleginean aktiboki parte hartzera bideratua, gure sareko presentzia indartuz eta etorkizun digital seguruari kolektiboki erantzunez. Pareko elkarteekin bat eginez, gure azpiegitura digitalaren erresilientzia hobetzen dugu, euskal komunitatearen Interneteko zaintzaren eragina areagotuz”.
Nonprofit Cyber-i buruz
Nonprofit Cyber irabazi-asmorik gabeko erakundeen koalizioa da, eta zibersegurtasuna hobetzea helburu duen ekintza bateratua hobetzeko sortu zen. Koalizioko kide guztiak irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, interes publikoari zerbitzua ematen diotenak, zibersegurtasuneko praktika, tresna, estandar eta zerbitzu onenen kontzientzia garatuz, ezarriz eta handituz.