‘Sarean’, ingurune digitalaren irratsaioa, igandetik aurrera Euskadi Irratian
- Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika izango ditu lagun Leire Palaciosek gidatuko duen saioak.
- Sarean PuntuEUS Fundazioaren ekimena da eta sarean.eus ataritik jaio da. Webgunea ere berritu da.
- Euskadi Irratian entzun daiteke igandeetan, 15:00etatik 16:00etara eta sarean.eus-en nahieran.
- Harkaitz Cano izango da lehengo gonbidatua.
Ingurune digitalari buruzko irratsaio berria hasiko da Euskadi Irratian, Leire Palaciosek gidatuta. Irratsaio berriak ‘Sarean’ du izena eta igandean abiatuko da, 15:00etatik 16:00etara. Gai arruntak, egunerokoak, izango ditu mintzagai nagusi. Hala nola, musika, literatura, kirola, feminismoa… eta, horietan guztietan teknologiak eta Internetek zein eragin duten azaleratuko da gonbidatu batekin. Horrez gain, sarean.eus –eko kolaboratzaileak Binaka arituko dira sarean.eus-en idatzitako artikuluen inguruan. Gainera, astero-astero webgune interesgarri bat proposatuko da eta entzuleen zalantza teknikoak argituko ditu Euskalteleko Rafa Bañalesek.
Irratsaioa igandean hasiko da, hilaren 9an, eta Harkaitz Cano izango da lehenengo gonbidatua. Literatura ez sortzaileaz eta literatura egiteko teknologiaz galdegingo diote.
‘Sarean’ irratsaioa PuntuEUS Fundazioak eta Euskadi Irratiak elkarlanean sortu dute eta Euskaltelen laguntzarekin jarri dute martxan. Abiapuntua sarean.eus Interneteko ataria du.
Sarean.eus webgunea berritu da
sarean.eus ingurune digitalaren topagunea da. Xedea informatu, entretenitu, kultura teknologikoa euskaraz sustatu eta bertako erreferenteak sortzea da. Horretarako, kolaboratzaile aditu eta esanguratsuen eskutik, ingurune digitalari buruzko askotariko gaiak lantzen dira euskaraz: gai hautatuak eta berariaz landuak. Urtebetean lortutako erreferentzialtasunari esker proiektua eta webgunea berrituta aurkeztu dira: sarean.eus berria eta ‘Sarean’ irratsaioa. Horrela, irratian sortutako edukiak sarean.eus-en ere egongo dira entzungai.