Nola egiten dira itzulpenak Elia pluginarekin?
1. Pluginaren instalazioa eta aktibazioa
Lehenik eta behin, WPML plugin-a instalatu eta aktibatu behar duzu zure WordPressean.
2. Artikulua prestatu
Sortu eta argitaratu itzuli nahi duzun post berria WordPress-en, ohiko moduan.
3. WPML atalean sartu
- Joan WPML > Translators Management atalera.
- Elia aktibatuta badago, zure artikulua zerrendan agertuko da.
- Hautatu itzuli nahi duzun artikulua.
4. Translation Control atala
Beherantz joan eta Translation Control atala bilatu.
- Aukeratu: Assign translation service (hizkuntzak hautatu).
- Sakatu “Translate” botoia.
5. Translation Status aktibatu
- Orriaren goialdera igo eta Translation Status aukera aktibatu.
6. Translation Jobs atala
- Joan Translation Jobs atalera.
- Sakatu geziak dituen borobila zure artikuluaren ondoan; biratzen hasiko da.
- Amaitutakoan, agertuko diren hiru ikurretatik erdikoa hautatu: “Get Translation”.
7. Itzulpena egiaztatu
- Joan Translation Dashboard atalera.
- Itzulpena amaituta badago, hiru tik berde agertuko dira postaren ondoan.
8. Azken egiaztapena webgunean
Sartu zure webgunera eta ziurtatu posta aukeratutako hizkuntzetan agertzen dela.