Larrialdi egoeran ezabatzen diren .EUS domeinuak doan berreskuratzea ahalbidetuko du PuntuEUS Fundazioak
Covid-19 osasun larrialdiaren ondorioz Interneten erabilera eta garrantzia areagotu den honetan PuntuEUS Fundazioa ahalegin guztiak egiten ari da erabiltzaileei ate hau irekita mantentzeko erraztasunak emateko.
Normalean, domeinu-izen bat iraungitzen uzten denean, denbora-tarte bat egoten da izena berriro ere erabilgarri egon aurretik. Denbora-tarte horretan, domeinu-izena erregistratu zuen pertsonak domeinu-izena berreskuratu dezake tasa bat ordainduta. Horrela, beren domeinu-izenak nahi gabe iraungitzen utzi dituzten erabiltzaileak babesten dira.
Ezohiko egoera honetan posible da nahi gabeko iraungitzeak areagotzea eta PuntuEUSek domeinu-izen horiek berreskuratzea erraztu nahi die domeinua galdu duten erabiltzaileei.
Berreskuratzea ordaindu behar izaten den prozesua da. Baina, PuntuEUS Fundazioak apirilaren 2tik uztailaren 31ra berreskuratze tarifari uko egingo dio, iraungitako domeinu-izenak penalizaziorik gabe berreskuratzeko. Hainbat erregistratzailek egin dute bat PuntuEUS Fundazioaren ekimenarekin eta berreskuratze tarifa ezabatuko dute epe honetan. Hauek dira ekimenarekin bat egin duten erregistratzaileak:
- Blacknight
- Dinahosting
- Ascio
- Gandi
- Name.com
- CDMon
- Entorno Digital
- DonDominio
- Centralnic (Key-systems)