PuntuEUS Fundazioaren patronatua berritu da

PuntuEUS Fundazioaren azken bileran, ekainaren 15ean, patronatuaren osaera berritu zen. PuntuEUS Fundazioaren patronatua gizarteko sektore desberdinetako eragile nagusiek osatzen dute, eta orain ESLE eta Euskaltel Fundazioa gehitu dira. Honekin batera, orain arte patronatuan zeuden Partaide, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, EHTIE eta EIIEO erakundeek patronatua utzi dute. PuntuEUS Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie eragile hauei orain […]

Gehiago irakurri

Txoministak.eus

Txoministak alderdiak webgunea sortu du: txoministak.eus . Txoministak alderdia izen bereko web telesaialaren ardatza da, Hiru Damatxo ideia-faktoriaren proiektua. Ekimen berria eta berritzailea izan eta euskarari sarean ekarpena egiten diola ulertuta, PuntuEUS Fundazioak Txoministak lagundu du.

Gehiago irakurri

PuntuEUS Fundazioak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

PuntuEUS Fundazioak Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorena eskuratu du berriki, “Zerbitzua eta lana euskaraz” ziurtagiria, hain zuzen ere. Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendariaren arabera, “fundazioak euskararekiko duen konpromisoa azpimarratzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak”. PuntuEUS Fundazioak bere jarduera euskaraz egiten du alor guztietan, eta Bai Euskarari lortu izana horren adierazgarri nabarmena da. Waliñoren esanetan, “Bai Euskarari […]

Gehiago irakurri

Euskarazko Interneten eguna ospatu da lehen aldiz

–       Sarean.eus, Internet eta Teknologia,  agerkari digital berria sareratu eta aurkeztu da –       Euskarak Interneten izan duen ibilbidea jasotzen duen ‘Gailurra beti dago gorago’ ikus-entzunezko animazioa aurkeztu da Maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, jai-giroan ospatu da I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñeko Katakraken. PuntuEUS Fundazioak, Topaguneak eta Euskalerria Irratiak antolatuta, euskararen, kulturaren eta interneten alorreko ordezkari […]

Gehiago irakurri

Google eta Twitter euskalduntzen: non gaude eta nora goaz

Euskarak Interneteko zerbitzu handietan dituen mugak gainditzeko pausuak ematen jarraitzeko elkartu da PuntuEUS Fundazioa, bilera banatan, Google eta Twitterrekin. Bilera hauen helburua euskararen normalizazioan enpresa hauei eman ditzaketen urratsak ikusi arazi, laguntza eskaini eta arlo jakinetan lanean jartzea izan da. Baita, euskal komunitateko kideek izan zitzaketen galdera zehatzak egitea. Ezer baino lehen, harrera ona eta […]

Gehiago irakurri

anesantesteban.eus Birako euskal txirrindularirik onenarentzat

Txirrindularitzan eta Interneten euskararen erabilera indartzeko PuntuEUS Fundazioak, Euskal Herriko Itzuliak, Emakumeen Birak eta Tropela Elkarteak abiatutako lankidetzaren testuinguruan, www.anesantesteban.eus domeinu izena jaso du Ane Santestebanek Emakumeen Euskal Biraren amaieran, Portugaleteko podiumean. Sailkapen nagusian 11. postuan sailkatuta Errenteriakoa izan da lehenengo euskalduna. Domeinu-izen bat Interneteko gune baten helbidea erraztasunez gogoratzeko balio duen izena da eta webgune bat sortzeko […]

Gehiago irakurri

mikellanda.eus Itzuliko euskal txirrindularirik onenarentzat

Txirrindularitzan eta Interneten euskararen erabilera indartzeko PuntuEUS Fundazioak, Euskal Herriko Itzuliak, Emakumeen Birak eta Tropela Elkarteak abiatutako lankidetzaren testuinguruan, www.mikellanda.eus domeinu izena jaso du Mikel Landak Euskal Herriko Itzuliaren amaieran, Eibarko podiumean. Izan ere, etapa bat irabazita eta sailkapen nagusian 11. postuan sailkatuta Murgiakoa izan da lehenengo euskalduna. Domeinu-izen bat Interneteko gune baten helbidea erraztasunez […]

Gehiago irakurri

2016 – 2020 hausnarketa estrategikoa

Kaixo! Zer moduz? PuntuEus Fundazioan 2016-2020 eperako hausnarketa estrategikoan murgilduta gabiltza. Zu, gure komunitatearen parte zara eta horregatik zure ekarpena oso garrantzitsua da. Ondorengo estekan aurkituko dituzun galderen bidez zure ideia, iritzi eta gogoetak jaso nahi genituzke, PuntuEUS Fundazioaren estrategia definitzeko garrantzitsuak direlako. Erantzunak bidaltzeko azken eguna apirilaren 22a da. Eskerrik asko!

Gehiago irakurri