.EUS haziz eta egonkortuz

.EUS domeinua publiko egin zenetik bi urte bete direnean domeinuak bere tokia hartu du euskal Interneten. 2016. urtean ezarritako helburu guztiak bete ditugu, .EUS TLDak urte amaieran guztira 6.302 domeinu-izen izanik. Domeinuaren hazkundea mantentzea lortu da, .EUSek 2016an %28ko hazkunde-tasa izan duelarik, grafikan ikusten den moduan Euskal Herrian Interneteko domeinu gehienek merkatu-kuota galtzen zuten bitartean, […]

Gehiago irakurri

Lehen Mailako Domeinu Geografikoen Nazioarteko Elkartea sortu da

Elkarteak hiri, eskualde, hizkuntza eta kulturentzako identitate digital berriak sustatzen ditu. Lehen mailako domeinu geografikoen operadoreek (hala nola .nyc, .eus, .london, .berlin eta .tokyo domeinuak) irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkarte bat sortu dute Bruselan. GeoTLD Group [AISBL] elkartearen helburua hau da: lehen mailako domeinu geografikoak sustatzea, azpiegitura digitalaren funtsezko osagai bihurtzen direla ziurtatuz, toki, hizkuntza edo […]

Gehiago irakurri

PuntuEUS Fundazioak Interneteko bi zerbitzu garatu ditu: labur.eus eta whois.eus

Labur.eus, euskarazko url laburtzailea, eta Whois.eus, domeinuen kontsulta-tresna, gisa honetako bakarrak dira euskaraz. .EUS domeinuak 2 urte betetzen ditu abenduaren 3an eta eskaintza bereziarekin ospatuko du urtebetetzea: egunotan, 9,95 euroan eskuratu daiteke domeinu-izena. PuntuEUS Fundazioaren misioa euskara ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da. Horrela, sortzetik euskara ingurune digitalean sustatzeko proiektu bat baino gehiago […]

Gehiago irakurri

Labur.eus eta Whois.eus garatzen 

PuntuEUS Fundazioak, Euskararen Nazioarteko Egunean, Interneteko bi zerbitzu berri plazaratuko ditu: labur.eus eta whois.eus Labur.eus Estekak laburtzeko euskarazko zerbitzua izango da. Url luzeak helbide motz eta erraz bihurtzea ahalbidetuko du, baita helbide horiek pertsonalizatzea ere. Labur.eus PuntuEUS Fundazioaren eta Dinahostingek proiektua da, Polr 2-n oinarrituta dago eta GNU GPL lizentzia du. Whois.eus Webgune edo domeinu-izenei buruzko informazioa […]

Gehiago irakurri

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Protokoloaren lanketan parte hartu du PuntuEUSek

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa hizkuntzen alorrean lanean ari diren Europako gizarte eragileek osatutako dokumentua da. Hizkuntza berdintasunaren alde eta hizkuntza gutxituen garapena bermatzeko neurriak biltzen ditu. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak direlako, gizarte eragileok gure ekarpena egin nahi diogu bakea eta elkarbizitzari, hizkuntza komunitate guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen bidea eginez. Aurkezpen ekitaldia abenduaren 17an, 11.30ean […]

Gehiago irakurri

.EUS domeinua Bizkaian indartzeko deia

Bizkaiko Foru Aldundiak .EUS domeinuaren erabilera sustatu nahi du Bizkaiko enpresa eta elkarteen webguneetan. Ia bi urte dira .EUS domeinua erabilgarri dagoenetik. Eta, bi urte hauetan 6.000 enpresa, erakunde eta norbanakok komunitatearekin bat egin dute domeinu-izenak erregistratuz. Une honetan, .EUS da Hego Euskal Herrian hazkundean dagoen interneteko domeinu bakarra, gainerako domeinu guztiak (.com, .net, .es, […]

Gehiago irakurri

PuntuSoziala, gizarteari ekarpenak sarituz

TaPuntu kooperatibak PuntuSoziala egitasmoa sortu du, gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratu, hau saritu eta sarean duen presentzia indartzeko helburuz. Egitasmoak PuntuEUS fundazioaren laguntza du eta, horri esker, landutako proiektuek sarean euskaraz izango dute presentzia. Egitasmo honetan parte hartzeko PuntuSoziala.eus web-orria martxan jarri da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 29ra artekoa da. Proiektuaren irabazlea irailaren 30ean iragarriko da, eta hortik aurrera hasiko da proiektu aukeratuaren urtebeteko online presentziaren […]

Gehiago irakurri

Domeinuei buruzko ekitaldi ibiltaria Bilbon izango da

TheName.Show domeinuei eta hauek errentagarri egiteko moduei buruzko ekitaldi ibiltaria da. Marketina, izenaren garrantzia eta enpresen sareko nortasuna ardatz hartuta, arloko profesionaleei hobetzeko gakoak eskaini nahi dizkie. Horrez gain, sektoreko nazioarte mailako harremanak sustatu eta aukera berriak sortzeko bilgune izan nahi du. TheName.Show bira Valentzian abiatuko da irailaren 25ean eta Bilboko Deustuko Unibertsitateko egoitzan izango […]

Gehiago irakurri

.EUSek domeinuen segurtasunerako sistema ezarri du

PuntuEUS Fundazioarentzat ezinbestekoa da .EUS domeinuaren kalitatea bermatzea, eta horretarako .EUS domeinu-izenen kalitatea zaintzeko Domain Abuse Monitoring sistema ezarri du. Sistema honen bidez domeinuaren erabilera egokia, osasuna eta izen ona bermatu daiteke. Etengabeko monitorizazioaren bitartez .EUS domeinua erabiltzen duten webguneetan malware, phishing, spam, typosquatting, eta identitate-ordezkatzea bezalako erabilera txarrak identifikatzen ditu. .EUS diren webguneen artean erabilera maltzurrik ez […]

Gehiago irakurri

Herrietako negozioei euskaraz sareratzen laguntzeko elkartu dira TOKIKOM eta PuntuEUS

Herrietako merkatari txikiek eta euskarak berak interneten duten presentzia areagotzea dute xede  Merkatariek 15 euroan lortu ahal izango dituzte .EUS domeinu-izenak, toki komunikabideetako gida komertzialekin batera erabiltzeko. EUS domeinua kudeatzen duen irabazi asmorik gabeko PuntuEUS Fundazioak eta Euskal Herri osoko euskara hutsezko 60 komunikabide batzen dituen TOKIKOM enpresak akordioa sinatu berri dute, euskarak interneten duen […]

Gehiago irakurri