Txirrindularitza eta Internet elkartuta euskararen erabilera indartzeko

·      Txirrindularitzan eta Interneten euskararen erabilera indartzeko lankidetza abiatu dute PuntuEUS Fundazioak, Euskal Herriko Itzuliak, Emakumeen Birak eta Tropela Elkarteak. ·      Beñat Intxausti eta Leire Olaberria dira .EUS domeinua zabaltzeko kanpainaren protagonistak ·      Euskal Herriko Itzuliaren eta Emakumeen Biraren webgune berriek .EUS domeinua erabiliko dute ·      Itzuliko eta Birako lehen euskaldunek haien .EUS domeinu-izena eskuratuko […]

Gehiago irakurri

Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

Euskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi. András Kornai hizkuntzalariak 2013an argitaratutako “Digital language death” ikerketaren arabera munduko hizkuntzen %5 baino ez da erabiltzen Interneten, eta horrek gainerako %95a heriotzara kondenatuko du. XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa bere […]

Gehiago irakurri

Denon artean 5.000 domeinu izenen langa gainditu dugu! Eskerrik asko!

Euskararen Nazioarteko egunean #5000baietz erronka handia plazaratu zen: .EUS domeinua zabaltzen jarraitzeko, urtea amaitu baino lehen 4.500 izatetik 5.000rako jauzia ematea. Erronka handia zen, 500 domeinu-izen berri erregistratzea hilabete bakarrean. Hilabete eta erdi behar izan da helburua lortzeko; eta, dagoeneko 5.000 domeinuko komunitate sendoa gara! Ongi etorri iritsi berriei eta eskerrik asko guzti-guztiei!

Gehiago irakurri

Zorionak, Buber saria zuena da!

domeinuak.eus webguneak Buber Saria jaso du, “Euskara ondoen sustatzen duen weba edo aplikazioa” kategorian. domeinuak.eus webguneak jaso du saria, baina saria 4.800 webguneri dagokizue. .EUS zareten 4.800 webguneri. Zorionak guztioi!

Gehiago irakurri

Euskararen osasun digitala neurtu du PuntuEUS Behatokiak

Interneteko webguneen %17k erabiltzen du euskara .EUSek 5.000 domeinuen langa gainditzeko kanpaina abiatu du, prezioa %80 jaitsita abenduan. PuntuEUS Behatokia aurkeztu du gaur PuntuEUS Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian emandako prentsaurrekoan. Behatokiaren egitekoa euskarak Interneten duen presentzia eta osasuna aztertzea da, modu kuantitatibo zein kualitatiboan. Horretarako 3 alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internetek Euskal Herrian […]

Gehiago irakurri

.EUS munduko domeinu berri onenen artean

Munduko domeinu berrien artean .EUS laugarren postuan kokatzen da kalitate eta SEO rankinetan Mundu osoko 783 domeinuren artean egin da neurketa Domeinu hauek darabiltzaten webguneen konfidantza-fluxua ere aztertu da. eitb.eus, berria.eus eta argia.eus Top 20an ageri dira Donostian, 2015eko azaroaren 5an 2012an ICANNek (Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazioak) interneteko domeinu berriak onartzeko prosezua ireki […]

Gehiago irakurri

Domeinu linguistikoen arteko lankidetza

.EUS .CAT, .GAL, .BZH eta .SCOT domeinuek Eropako Hizkuntza Gutxituak bultzatzeko domeinuen topagunea sustatu dute. Urrian egin dugu lehenengo bilera eta lehenego lana Google bezalako enpresa handiek hizkuntza txikiei begira duten politikan eragitea izango da, bilatzaileetan eta domeinuetan gure hizkuntzak kontuan izan ditzaten.

Gehiago irakurri

Baiona.eus, Araba.eus, Iruñea.eus eta Nafarroa.eus martxan daude

Urrian aktibatu dira Baiona.eus, Araba.eus, Iruñea.eus eta Nafarroa.eus domeinu-izenak eta erakunde publikoek kudeatzen dituzten beste-hainbat domeinu-izen. Horrela, orain arte Gipuzkoa eta Bizkaiaren nagusitasuna hautsi eta herrialde guztietako erakundeen presentzia orekatu da. Iruñeko Udalak , esaterako, 21 “.eus” domeinu gorde ditu Udalaren beraren ingurukoak, hala nola “.es” zein “.com” webgune eta helbideetan jada erabilitako hauek: Iruña […]

Gehiago irakurri