DNS Abuse Institute erakundeko zuzendaria PUNTUEUSen izan da

Grame Buntonek, mundu mailako domeinuen zibersegurtasun arloko adituak adierazi duenez, “.EUS erreferentziazko domeinua da segurtasunari dagokionez, eta emaitza bikainak lortu ditu abusuak arintzeko jardunean”. Graeme Bunton, DNS Abuse Institute erakundeko zuzendari exekutiboa Iñaki Goirizelaia, PUNTUEUSeko lehendakariarekin eta Josu Waliño, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiarekin bildu da Donostian.  Bilera PUNTUEUSek Interneteko gobernantza-organoetan eta, zehazki, ICANN Interneteko domeinuen munduko […]

Gehiago irakurri

Kaixomundua.eus proiektua nagusitu da STEAM Euskadi Sarietan

Innobasque eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako sariketaren 3. edizioan erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM hezkuntza ekimenak kategoriako 1. saria eta genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia jaso ditu Kaixomundua.eus-ek STEAM Euskadi Sarietako irabazleetako bat izan da PUNTUEUS Fundazioak antolatzen duen Kaixumundua.eus ekimena. Lehiaketa hiru kategorietan banatu da. Alde batetik, hezkuntza-zentroek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenak; bestetik, unibertsitateek eta […]

Gehiago irakurri

Kaixomundua.eus lehiaketaren IV. edizioaren irabazleak aurkeztu dituzte

PUNTUEUS Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren IV. edizioko irabazleak jakinarazi dituzte gaur Gamegunetik. Eskola-komunitateari begira sortutako proiektua da eta webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak. Horretarako, ikasleek webgune erreal bat sortu dute lan motibatzaile baten bidez, eta kontsumitzaile digital izatetik, sortzaile digital izatera pasatu dira. Bestalde, […]

Gehiago irakurri

Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute PUNTUEUSek eta Dendartean elkarteak

PUNTUEUS Fundazioak eta Dendartean Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute Arrasaten. Akordioaren helburua euskal gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea da, eta, horretarako, euskarak ingurune digitalean duen presentzia areagotzeko ekimenak bideratu beharko dituzte.  Hitzarmenari esker, PUNTUEUSek .EUS domeinua erregistratzeko deskontu-kodeak jarriko ditu Dendartearen eskura, beraien proiektu digitalak euskaraz eta .EUSen bidez gara ditzaten. Deskontu-kode hauek, herrietako saltokiek […]

Gehiago irakurri

Abian da euskal ingurune digitaleko emakumeen lana aitortzen duen Gladys Saria

PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren eta Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundearen babesarekin, eta Danobatgroup industria-taldearen eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin, Gladys Sariaren hirugarren edizioa aurkeztu dute.  Sariak euskal ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen eginkizuna aitortzen du, hauen ibilbidea eta proiekzioa sarituz. Honen bidez, neska gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzea […]

Gehiago irakurri

PUNTUEUS eta UNED Bergara Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute PUNTUEUS Fundazioak eta UNED Bergara Fundazioak, UNED Bergarako ikasle eta irakasleen konpetentzia digitalak garatzen lagundu eta digitalizazio prozesua bultzatzeko asmoarekin, beti ere euskara abiapuntu hartuta. Hitzarmenari esker, UNED-Bergarako ikasle guztiek hiru .EUS domeinu doan erregistratu ahalko dituzte ikasle diren bitartean, eta, nahi izanez gero, webgune propioa garatzeko zerbitzari bat ere doan eskuratu […]

Gehiago irakurri

Elgoibarko Udalak eta PUNTUEUS fundazioak hitzarmena sinatu dute ingurune digitalean euskararen erabilera bultzatzeko

Hitzarmenaren helburua da Elgoibarko ingurune digitalean euskararen presentzia bultzatzea. Horretarako, Udalak eta PUNTUEUS fundazioak laguntzak emango dizkiete Elgoibarko enpresa, establezimendu eta entitateei .EUS domeinua erabil dezaten. PUNTUEUS fundazioak eta Elgoibarko Udalak hitzarmena sinatu dute elkarte, establezimendu eta enpresen digitalizazioa sustatu eta ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko. Sinatu berri den hitzarmenaren helburua izango da herriko ingurune […]

Gehiago irakurri

.EUS domeinuetako zibersegurtasun erasoak %90 jaitsi dira 2022an

PUNTUEUS Fundazioak urtero egiten duen zibersegurtasun-txostenak %90 zibersegurtasun-kasu gutxiago atzeman ditu 2022. urtean 2021. urtearekin alderatuz, hots, guztira, 29 kasu izan ziren aurreko urtea, eta 359, berriz, 2021ean. Erabiltzaileen segurtasun digitala bermatzea da PUNTUEUSen zeregin garrantzitsuenetakoa. Horretarako .EUSen menpeko webguneak etengabe gainbegiratzen ditu PUNTUEUSek. Zaintza aktibo horri esker, webguneetan erabilera desegokiak, arriskuak eta mehatxuak aurreikusten […]

Gehiago irakurri

.EUSen zibersegurtasun eredua aurkeztu da Kuala Lumpurren Interneteko nazioarteko bileran

Interneteko eragile nagusiak bildu dira Malasian antolatu den ICANN75  nazioarteko bileran, Interneteko funtzionamenduaren inguruan erabakiak hartzeko helburuarekin Mundu guztiko estatuen ordezkariak biltzen dituen taldearen aurrean ere aurkeztu da .EUSen zibersegurtasun eredua PUNTUEUSek bere zibersegurtasun eredua aurkeztu du irailaren 17tik 22ra Kuala Lumpurren antolatu den nazioarteko bileran. Bertan, mundu mailako Interneteko eragile nagusiak bildu dira Interneteko […]

Gehiago irakurri

“.EUS domeinua .COM bezain ona eta segurua da”

Majestic SEO analitika enpresa ospetsuak munduko lehen milioi webgune erreferentziatuenak zerrendatu ditu ‘Majestic One Milion’ izeneko rankinean Google, Facebook, Youtube, Twitter eta Instagram agertzen dira sailkapen honen buruan .EUS diren 85 webgune agertzen dira munduko milioi erabilienen rankinean Elgoibar, 2022ko uztailaren 28a- Majestic SEO Internet munduan dagoen ranking ezagunenetakoa da eta bertan munduko webgune erreferentziatuenak […]

Gehiago irakurri