Eusko Jaurlaritzak eta PuntuEUS Fundazioak ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko elkarlana aurkeztu dute

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta PuntuEUS Fundazioak Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, egindako ekitaldi batean aurkeztu dituzte erakunde bien arteko elkarlanerako ildoak. 2022-2023 epealdirako jardueren helburua gizartean eta eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta .EUS domeinuaren presentzia areagotzea da. Horretarako, 2022. urtean  Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko ekarpena egingo dio PuntuEUS Fundazioari eta laguntza […]

Gehiago irakurri

277 arrisku-kasu kudeatu ditu Puntueusek azken urtean

BIDERATUTAKO KASU KOPURUA, TIPOLOGIA ETA EBAZPENA JASOTZEN DITU 2021EKO ZIBERSEGURTASUN TXOSTENAK 2021ean PUNTUEUSek detektatutako arrisku kasuen % 85 domeinu gaiztoak izan dira. Erregistratuta dauden 13.0832 domeinuen % 0,02 baino ez da hori. Domeinu gaiztoez ari garenean intentzio txarrarekin sortutako domeinuez ari gara; 2021eko txostenaren arabera gehienak algoritmo bidez sortuak (200) eta gainerakoak (35) praktika txarren […]

Gehiago irakurri

IDE Ingurune Digitaleko Hiztegi Eleaniztuna martxan da

Azkue, Elhuyar, Euskaltel eta Puntueusek sustatu dute hiztegia.  IDE hiztegia ide.eus webgunean dago kontsultagai.  Kontzeptuen terminoak lau hizkuntzatan bila daitezke: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.  Bilbo, 2022ko otsailaren 4a Ingurune Digitleko Hiztegi Eleaniztunaren hastapenak aurkeztu dituzte Bilbon, Azkue Fundazioaren egoitzan, Azkue, Elhuyar, Euskaltel eta Puntueusek egin duten lan-bileran. Une honetan proiektua zertan den erakusteaz batera, […]

Gehiago irakurri

Gladys sariaren lehenengo edizioak irabazlea izendatu du

Ane Iturzaeta Agirrek (Donostia, 1995) irabazi du Gladys sariaren lehenengo edizioa. Iratxe Esnaola, Paz Cendoya eta Elena Lazkano adituek osatutako epaimahiak Iturzaetaren ibilbidea eta haren proiekzioa saritu nahi izan ditu Gladys sariarekin.  Diru sariaz gain, datozen 12 hilabeteetan Iturzaetak hezkuntza zentroetan hitzaldiak emango ditu STEM bokazioak sustatzeko, erreferenteak sortzen laguntzeko eta emakumeak ingurune digitalean egindako […]

Gehiago irakurri

PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egin du euskal ekosistema digitalean zibersegurtasuna indartzeko

Elgoibar / Bruselas, 2021eko irailaren 16a  Uztailean, Global Cyber Alliance-era (GCA) batu zen PuntuEUS. .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakundea munduko-aliantza honekin bat egiten duen Euskadiko bigarren erakundea da, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC) ondotik. Aliantza2015. urtean sortu zen arrisku zibernetiko handiei aurre egiteko eta Internet leku seguruagoa bihurtzeko. PuntuEUS funtsezkoa den euskal ekosistema digitalean konfiantza […]

Gehiago irakurri

Oiartzungo Udalak, UEMAk eta PuntuEUS Fundazioak ‘Euskara sarera’ kanpaina martxan jarri dute

Helburua, ingurune digitalean erabiltzen den hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa sustatzea da Oiartzungo herritarren artean Oiartzungo Udalak, UEMAk eta PuntuEUS Fundazioak Euskara sarera izeneko kanpaina martxan jarri dute. Sarean eta teknologiaren erabileran Oiartzungo herritarrek dituzten hizkuntza ohituren eta horietan euskararen erabileraren inguruan hausnarketa bultzatzea da helburua. Euskara sarera kanpainak lau gai landuko ditu Oiartzunen Kanpainiak oiartzuarrek […]

Gehiago irakurri

Webguneak euskaratzeko tresnak garatzeko lankidetza abiatu dute Elhuyarrek eta PuntuEUSek

✔ Interneten Nazioarteko Egunean sinatu dute bi erakundeek ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko ekimena jasotzen duen hitzarmena. ✔ Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa eskainiko zaie .eus domeinua duten webguneei, edukia euskaraz jartzeko. Elgoibarren, 2021eko maiatzaren 17an   Interneten Nazioarteko Eguna dela eta, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Elhuyarrek eta PuntuEUS Fundazioak, ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko. Hitzarmen […]

Gehiago irakurri

Gladys Saria, ingurune digitaleko emakumezko profesionalen saria

PuntuEUS Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultatea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren eta Danobatgroupen babesarekin, sustatzen dute Gladys saria. Gladys sariak emakumeak esparru teknologikoan sartzea sustatzen du, eta ondorioz, emakumeen presentzia areagotzea du helburu. Sariek ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen funtsezko zeregina aitortzen dute eta, azken finean, gizarte digitalaren eraikuntzan berdintasun-irizpideekin parte hartzea sustatzen dute […]

Gehiago irakurri

Gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea izango da PuntuEUSen hurrengo hirurtekorako xedea

Hazkundeari eutsi eta urtarrilean gainditu da 12.000 domeinu-izenen langa.   Balantze ona eginez eta asmo eta erronka berriekin abiatu du PuntuEUSek urtea. Izan ere, PuntuEUS 2020 plana itxitzat eman eta PuntuEUS 2021 – 2023 plan estrategikoa abiatzea onartu  du PuntuEUS Fundazioaren patronatuak.  Itxi berri den aldiak oinarriak ezarri eta .EUS domeinua komunitatean zabaltzea zuen helburu. […]

Gehiago irakurri

Euskal gizartearen digitalizazioan lagunduz, .EUS domeinuaren erabilera %18 hazi da aurten

Osasun krisiak eragindako digitalizazioaren azkartzea irudikatzen duen Maridomingi eta Bizarzuriren spota  aurkeztu du PuntuEUSek. Domeinuen zibersegurtasunean sakondu asmoz Cybasque elkartearen kide berria da PuntuEUS Fundazioa. Abenduaren 1tik abenduaren 31ra,  .EUS domeinua 2 urterako erregistratu daiteke 15 euroren truke. Covid-19ak eragindako osasun krisiaren eraginez enpresa txiki eta ertainek haien digitalizazio prozesua azkartu dute aurten. Testuinguru berrian, […]

Gehiago irakurri