PuntuEUSek eta UEMAk elkarlana abiatu dute, ingurune digitalean herriz herri eragiteko

85 udalerritan euskarak Interneten duen egoera aztertzeko eta herri horietako webguneetan eta domeinuetan eragiteko ekimen aitzindariak abiaraziko dira Helburua euskarazko edukien eskaintzan eta eskarian eragitea da. PuntuEUS Fundazioak eta UEMAk azken hilabeteetan ondutako elkarlan-hitzarmena aurkeztu dute Donostian egindako agerraldian. Hitzarmena Josu Labakak, UEMAko lehendakariak, eta Josu Waliñok, PuntuEUS Fundazioko zuzendariak, sinatu dute. PuntuEUS Fundazioak UEMAko […]

Gehiago irakurri

Euskararen Interneteko egoeran eragiteko estrategiak behar direla azpimarratu du PuntuEUS Fundazioak

Euskararen Interneteko erabilera egonkor mantendu da azken 3 urteetan Behatokian oinarrituta ‘.EUS mapa’ garatu du Irontecek .EUS domeinuaren hazkundea bereziki enpresetan ari da gertatzen Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten. PuntuEUS Behatokia PuntuEUS Fundazioaren ekimena […]

Gehiago irakurri

2017, mugarriak gaindituz

Urte berezia izan da aurtengoa PuntuEUS Fundazioarentzat, iaz landutako PuntuEUS 2020 estrategia abiatzeko urtea izan baita. Estrategia horren baitan, lau erronka definitu genituen, eta erronka horiek gauzatzeko bidean jarri gara, urtean zehar mugarri garrantzitsuak gaindituz. Domeinuaren eboluzioa aurreko urtean baino hobea izan da 2017. urtean: .EUS domeinua aurreikuspenen gainetik hazi da, batez beste, 2017an %21eko […]

Gehiago irakurri

Bilbon egin da munduko eskualdeetako interneteko domeinuen inguruko nazioarteko biltzarra

PuntuEUS Fundazioak proposatuta Bilbon ospatu da da geoTLD Group sarearen urteko biltzarra. Nazioarteko sare horrek Interneteko domeinu geografiko eta komunitateen domeinu nagusiak biltzen ditu (horien artean daude hiri handietako domeinuak, adibidez .nyc, .berlin, .london, .paris edo .melbourne, bai eta komunitateak ere, esaterako .eus edo Bretainiako .bzh). Sare honen helburua da “etorkizuneko Internet konfiguratzeko lan egitea […]

Gehiago irakurri

Eskutitza ICANNi PuntCATen egoera dela eta

Mr. Göran Marby Presidente eta zuzendari nagusia ICANN Marby jauna, Azkenaldi honetan, inoiz ez bezalako gertaerak ezagutu ditugu, Espainiako polizia PuntCAT Fundazioaren bulegoetan sartu baita eta langileetako bat atxilotu baitu. PuntuEUS Fundazioan, .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakundean, oso arduratuta gaude Espainiako gobernua hartzen ari den neurriekin, Interneteko eta domeinuen sistemako askatasuna bortizki urratzen baitute. […]

Gehiago irakurri

‘Sarean’, ingurune digitalaren irratsaioa, igandetik aurrera Euskadi Irratian

 Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika izango ditu lagun Leire Palaciosek gidatuko duen saioak.  Sarean PuntuEUS Fundazioaren ekimena da eta sarean.eus ataritik jaio da. Webgunea ere berritu da. Euskadi Irratian entzun daiteke igandeetan, 15:00etatik 16:00etara eta sarean.eus-en nahieran.  Harkaitz Cano izango da lehengo gonbidatua. Ingurune digitalari buruzko irratsaio berria hasiko da Euskadi Irratian, Leire Palaciosek […]

Gehiago irakurri

Interneten ere, lehen hitza euskaraz.

Interneten ere, lehen hitza euskaraz lankidetza-proiektua aurkeztu dute gaur PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko. Gaur egun, webgune batean sartzen garenean, erakusten zaigun edukia, gehienetan, gure nabigatzailearen hizkuntzaren araberakoa da. Ondorioz, nabigatzailea edo mugikorra euskaraz konfiguratuta badago, webgunea euskaraz agertuko da; bestela, berriz, erdaraz. […]

Gehiago irakurri

Azpeitian ospatuko da #interneteguna2017, Kulturazek eta PuntuEUSek antolatuta

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian. Aurtengo Internet egunaren helburua euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da. Horretarako, elkarlan proiektua abiatu dute PuntuEus Fundazioak  eta Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakoren parte hartzearekin. Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan.

Gehiago irakurri

PuntuEUS Behatokiaren arabera 18.317 webgune daude euskaraz

·       Interneteko webguneen %13k erabiltzen du euskara, kale-erabilerarekin bat datorren datua da. ·       .EUS domeinu-izenak erregistratzen dituztenen artean %25 baino ez dira emakumeak. ·       .EUS domeinudun webguneak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, %90 Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita, Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, […]

Gehiago irakurri

Aro berria hasi du PuntuEUS Fundazioak

·      Iñaki Goirizelaia izango da PuntuEUS Fundazioaren lehendakari berria, Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuta ·      2020 Plan Estrategikoan jaso denez, .EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da PuntuEUS Fundazioaren xedea ·      Domeinuak izan duen hazkundeari esker, prezioa jeistea lortu da: 50 eurotik 30era 10 urte bete dira PuntuEUS domeinua sortzeko […]

Gehiago irakurri